Elkarteentzako ikastaroak abenduan
Elkarteen lege eta zerga betebeharrak, sare sozialen erabilera eraginkorra, Proiektuak nola landu...
Donostiako Udaleko Herri Partaidetza Zerbitzuak 2025 urterako antolatutako formazio jardueren baitan
abenduan zehar garatuko diren zenbait ikastaroen izen emate epea zabaldu du.
Ikastaroak doakoak dira eta saio guztiak Udaletxeko eraikinean izango dira (Ijentea kalea, 1), arratsaldeko 18:00tan.
Abenduko ikastaroak
- ELKARTEEN LEGE ETA ZERGA BETEBEHARRAK( Kideren eskutik)
Elkarteen betebeharren inguruko informazio praktikoa eskainiko da, bai elkarte barnera begira zein administrazio ezberdinekiko.
Esaterako: Non kudeatu behar ditut elkartean ematen diren kargu aldaketak? Zeintzuk dira egunean eduki behar ditugun izapideak?
Zeintzuk dira Ogasunarekin ditugun egitekoak? Zeintzuk dira kontuan hartu behar ditugun epeak?
Euskaraz: abenduak 1, 18:00-20:00
Gazteleraz: abenduak 2, 18:00-20:00
- SARE SOZIALEN ERABILERA ERAGINKORRA (TaPunturen eskutik)
Sare sozialei etekina ateratzeko gakoez hitz egingo dugu. Sare sozialak aukeratzeko kontuan hartu beharreko hainbat alderdi jorratuko dira, ezaugarri nagusiak, aukeratutako sarera eta gure publikora egokitutako edukia nola sortu, etab..
Gazteleraz: Abenduak 3-10 18:00-20:00 (bi saioz osatzen da ikastaroa, 4 orduz guztira)
- PROIEKTUAK NOLA LANDU (Farapiren eskutik)
Modu praktikoan, proiektu bat gauzatzeko beharrezkoak diren pausuak berrikusiko dira, proiektu orok erantzun behar dituen galderak aztertuta. Ideietatik proiektu gauzagarrietara pasatzeko eman beharreko pausuak izango dira hizpide, proiektuen fase ezberdinek izan behar dituzten ezaugarrietaz hausnartuz (definizioa, planifikazioa, gauzatzea, itxiera...).
Euskaraz: abenduak 16, 18:00-20:00
Gazteleraz: abenduak 17, 18:00-20:00
IKASTAROETAN IZENA EMATEKO FORMULARIOA
Ikastaroen ezaugarriak
- Ikastaro guztiak independienteak dira, eta norberak gehien interesatzen zaion ikastaro edo ikastaroetan izena emateko aukera edukiko du.
- Izen-ematea doakoa da.
- Ikastaroek edukiera mugatua izan dezakete. Izen-ematea egin den ordena errespetatuko da (genero ikastaroan izan ezik, non dirulaguntza eskaeran konpromisoa hartu zutenek lehentasuna izango duten). Elkarte beretik pertsona batek baino gehiagok parte hartu ahal izango du, baina edukiera betez gero, elkarte ezberdinetako jendearen parte hartzea lehenetsiko da.
- Ikastaroren batean behar adina inskripzio jaso ezean, bertan behera gera daiteke.
- Ikastaro guztiak Donostiako Udaleko Herritarren Partaidetza Zerbitzuak antolatzen ditu eta entitate ezberdinek ematen dituzte.
2025/11/12-an argitaratua