Gainbalioen gaineko zergaren aldaketa onartuta

Zergaren progresibitatea mantendu da eta ondare-irabazirik ez badago ez da zerga ordainduko

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Tokiko Gobernu Batzordeak Hiri Lurren balio gehikuntzaren gaineko Zerga arautzen duen Zerga Arauaren aldaketa onartu du. Donostiako alkate Eneko Goiak eta Ogasun eta Finantzetako zinegotzi Kerman Orbegozok agerraldia egin dute Tokiko Gobernu Batzordearen ondoren gainbalioen zerga bezala ezagutzen den zergan egindako aldaketak azaltzeko.

Aldaketek zergaren araudia 2022ko martxoan onartutako Foru Arau berrira egokitzen dute, hain zuzen ere, Udalaren finantziaketan eragin handia ekiditeko tasak egokitzeko aukera ematen duen Foru Arau berrira.

Aldaketa nagusienak:
  • Zergaren progresibitatea mantendu da, eta epe-laburrean egindako salerosketek tasa handiagoa ordaindu beharko dute.
  • Ondare-irabazirik ez badago ez da zerga ordainduko.
  • Zergaren kalkulatzea dauden bi moduak (objektiboa eta zuzena) erabilita egingo da eta zergadunari likidazioa nola egiteko aukera emango zaio.


Simuladorea

Era berean, zerga kalkulatzeko erraztasunak emateko, Udalak hiritarren eskura simuladorea jarri du, eta horri esker, operazioa eginez gero ordainduko den zerga kalkulatzeko aukera dago.

Behin Tokiko Gobernu Batzordeak onartuta, Zerga Arauaren aldaketaren tramitazioak aurrera jarraituko du eta, aurreikusita dago, uztaileko ohiko Udalbatzarran onartzea. Eta behin onartuta zerga berria likidatzen hasiko da. Zerga Arau berria indarrean sartu aurretik egingdako transakzioak, hau da, 2021eko azarotik 2022ko uztailera bitartean egindakoak, lehengo zerga arauan ezarritakoaren arabera likidatuko dira.

Erlazionatutako dokumentuak

2022/06/14-an argitaratua