Identifikatutako 17 milizianoen izenak dituen plaka batek gogorarazten ditu
Gaur goizeko ekitaldia bi erakundeen eta familien arteko akordioaren emaitza da, eta helburua du tokiaren esanahia gaurkotzea eta mausoleo horretan lurperatutako borrokalari errepublikarren oroimena duintzea; mausoleo hori matxinatuen gorpuzkiak gordetzeko eta ohoratzeko eraiki baitzen. Horrela, gaurtik aurrera, mausoleoaren ondoan jarritako plaka batek, bertan lurperatutako 17 milizianoren izenekin, gogorarazten ditu eta Iñigo Arregi eskultorearen ‘Duintasuna’ eskulturaren erreplikak osatzen du memoriarako konposizioa.
Hogeita hamar bat senide bertaratu dira ekitaldira eta beraiekin bateran izan dira: Aintzane Ezenarro, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria – Gogora; Ane Oyarbide, Donostiako Udaleko Elkartasun eta Eskubide Zibiletako zinegotzia eta Udaleko udalbatzako kideak; Julen Arzuaga eta Ion Gambra Gogoraren zuzendaritza kontseiluko kideak; Jon Hernández legebiltzarkidea.
Erlazionatutako dokumentuak
2023/03/12-an argitaratua