Donostiak Kremenchuk-eko birsorkuntzan lagunduko du

Hiriburua ‘Konfiantzazko Zubiak’ Europako ekimenari atxikitu zaio, Errusiaren erasoen ondorioz kaltetuak izan diren hiriak berreraikitzen laguntzeko

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak, Eneko Goia alkatea buru, Ukrainako Kremenchuk hiriko alkate Vitalii Maletskyi eta alkate orde Olga Usanova hartu ditu gaur goizean.

Bisita Konfiantzazko Zubiak ekimenaren barruan dago. Eta ekimen hau Europako Batzordearen Udalerri eta Eskualdeen Batzordeak susatzen du. Helburua da, Europako Batasunaren eta Ukrainaren hainbat udalerriren arteko lankidetza sortea, Errusiaren erasoen ondorioz gehien kaltetuak izan diren Ukainako hiriak berreraikitzen laguntzeko.

Europako Batzordearen Udalerri eta Eskualdeen Batzordeak EUDEL Euskadiko Udalen Elkartea aukeratu du proiektu aurrekari eta solidario honetan parte hartzeko. Proiektu honek Europako Batasuneko eta Ukrainako 30 hiriren arteko lankidetza bilatzen du, eta bertan parte hartuko dute Euskadiko hiru hiriburuek.

Ekonomia garapena eta hiri-eraldaketa sustatzea

Donostiak Kremenchuk hiria lagunduko du. Dniéper ibaiaren ondoan kokatuta dagoen hiria da, 215.271 hiritar ditu, eta 2022ko ekainaren 27an Errusiak hiriko merkatalgune nagusiena bonbardatu zuen, hainbat hildako eraginez.

Horrenbestez, Donostiako Sustapen Sozietatearen bidez, Gipuzkoako hiriburuak Kremenchukeko ekonomia-garapena eta hiri-eraldaketa sustatzeko proiektuari laguntza emango dio. Azpimarratu behar da, Kremenchuk-eko sektore ekonomiko nagusienak ibilgailuen fabrikazioa eta petrolioaren prozesamendua direla, eta gainera, bi unibertsitate handi dituela, bata publikoa eta bestea pribatua.

Hiriko azpiegituretara bisitak

Kremenchuk-eko alkate eta alkateorde Vitalii Maleskyik eta Olga Usanovak hiriko hainbat azpiegitura bisitatu dituzte egun hauetan, besteak beste, Donostiako Sustapenaren egoitza, Talent House-a, Loiolako Araztegia edo ADEGIren FABRIKA eraikina, eta hainbat ekonomia-, gizarte- eta hezkuntza-eragilerekin bilerak egin dituzte.

2023/06/21-an argitaratua