Aldaketak Dbusen linea desberdinetan
5-8-9-14-16-31-42 lineetan egingo dira aldaketak
Dbusen zerbitzuen funtzionamendua hobetzeko helburuarekin
, urriaren 18tik aurrera, asteazkena, aldaketak egingo dira 5-Benta Berri, 8-Gros-Intxaurrondo, 9-Egia-Intxaurrondo, 14-Bidebieta, 16-Igeldo, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza eta 42-Aldapa-Egia lineetan.
Aldaketa horiek guztiak ibilbideen eta geltokien aldaketak dira. Maiztasunen aldaketak azaroan egingo dira.
5-Benta Berri:
5-Benta Berri lineako zerbitzu guztiak 9:00etatik 20:00etara Zumalakarregi Hiribidean eta Tolosa Hiribidean ibiliko dira, Matia eta R. M. Azkue kaleetan eta Zarautz Hiribidean ibili beharrean. Geltoki hauek kenduko dira: Matia, Benta Berri, R.M. Azkue, R.M. Azkue 32, Zarautz 90 eta Zarautz 122, eta Zumalakarregi 10era, Antiguaoko Anbulatoriora, Majisteritza Tolosa 14ra, Unibertsitatera, Tolosa 112ra eta Tolosa 138ra lekualdatuko dira.
8-Gros-Intxaurrondo:
8-Gros-Intxaurrondo lineak Boulevardeko 15ean egingo du azken geldialdia, Boulevardeko 19an egin beharrean.
9-Egia-Intxaurrondo:
9-Egia-Intxaurrondo lineak Okendo 18an egingo du azken geldialdia, Boulevardeko 15ean egin beharrean. Horrez gain, Askatasunaren Hiribideko 21eko geltokia Askatasunaren Hiribideko 7ra lekualdatuko da, eta Askatasunaren Hiribideko 6ko geltokia kenduko da. Okendo 18tik aurrera, Bengoetxea eta Idiakez kaleetan zirkulatuko du, Askatasunaren Hiribidera irteteko.
14-Bidebieta:
14-Bidebieta lineak, Erdialderantz, Nafarroa Hiribidean ibiliko da Galtzada Nagusian ibili beharrean. Ategorrieta 31ko geltokia Jesuitetara aldatuko da, eta Galtzada Nagusiko geltokia Mariaren Bihotzera aldatuko da.
16-Igeldo:
16-Igeldo linea dagoeneko aldatu da, eta urrian ere 20 minutuko maiztasuna izango du, ekainetik irailera bitartean ematen den zerbitzu berdina emateko. Datorren urtean, maiztasun hori maiatzean ere aplikatuko da. Halaber, Okendo 18ko azken geldialdia Boulevardeko 19ra aldatuko da. Okendo 5ean gelditu ondoren, Boulevarderaino joango da (geltokia) eta Hernani eta Miramar kaleetatik jarraituko du Urbieta 6ra.
31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza:
31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza lineak Askatasunaren Hiribidea 15ean egingo du geldialdia, Askatasunaren Hiribidea 3an egin beharrean.
42-Aldapa-Egia:
42- Aldapa- Egia lineak Okendo 18an egingo du azken geldialdia, Boulevardeko 19an egin beharrean. Horrez gain, Askatasunaren Hiribideko 15eko geltokia Askatasunaren Hiribideko 7ra lekualdatuko da. Okendo 18tik aurrera, Bengoetxea eta Idiakez kaleetan zirkulatuko du, Askatasunaren Hiribidera irteteko. Kursaaleko geltokia Colón pasealekura eramango da.
2023/10/11-an argitaratua