Elkarteentzako ikastaroak 2024ko udazkenean
Doako formazioa gai hauei buruz: Elkarteen lege eta zerga betebeharrak, Proiektuak nola landu, CANVA, Feedback, begirada interkulturala,
Donostiako Udaleko Herri Partaidetza Zerbitzuak udazkenean egingo diren hainbat ikastaroetarako izen-emate epea zabaldu du.
Ikastaroak doakoak dira eta elkarren artean independienteak: saio guztiak Udaletxeko eraikinean izango dira (Ijentea kalea, 1), arratsaldeko 18:00tan.
Udazkenerako programatutako ikastaroak
- Elkarteen lege eta zerga betebeharrak Emun aholkularitzaren eskutik
EUSKARAZ
Urriak 22 [18.00-20.00]
- Proiektuak nola landu Emun aholkularitzaren eskutik
EUSKARAZ: urriak 29 [18.00-20.00]
- CANVA - Ta Punturen eskutik
GAZTELERAZ: azaroak 7 eta 14 [18.00-20.00]
EUSKARAZ: azaroak 12 eta 19 [18.00-20.30]
- Begirada interkulturala proiektuetan- SOS Arrazakeriaren eskutik
GAZTELERAZ:Abenduak 3 eta 10 [18.00-20.00]
IZEN-EMATEAK
Ikastaroen ezaugarriak
- Izen-ematea doakoa da.
- Ikastaroek edukiera mugatua izan dezakete. Izen-ematea egin den ordena errespetatuko da. Elkarte beretik pertsona batek baino gehiagok parte hartu ahal izango du, baina edukiera betez gero, elkarte ezberdinetako jendearen parte hartzea lehenetsiko da.
- Ikastaroren batean behar adina inskripzio jaso ezean, bertan behera gera daiteke.
- Ikastaro guztiak Donostiako Udaleko Herritarren Partaidetza Zerbitzuak antolatzen ditu eta entitate ezberdinek ematen dituzte.
Aurreko ikastaroetako materialak
Aurretik eskainitako ikastaroen materialak eskuragarri daude
Partaidetzateka eremuko formakuntzako atalean.
2024/09/24-an argitaratua