Dbusen aldaketak astebururako

Tolosa Hiribidearen asfaltatzea, Haurren Parkinsonaren aurkako lasterketa

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Aldaketak Tolosa Hiribidearen asfaltatze lanengatik

   
Tolosa Hiribideko asfaltatze lanak beste fase batean sartu dira eta, hori dela eta, gaurtik aurrera, azaroak 14, osteguna, beste aldaketa batzuk egingo dira inguruan. Aldaketa horiek Dbuseko autobus linea hauetan izango dute eragina: 5-Benta Berri, 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo, 25-Benta Berri-Añorga, 35-Antiguo-Aiete-Ospitaleak, 45-Estaciones Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo-Aiete eta B1-Benta Berri-Berio-Añorga.    

Erdialderantz:  
  • Unibertsitatea-Tolosa 77 eta Unibertsitatea-Tolosa 95: geltoki hauek kendu egingo dira eta metro batzuk aurrerago eramango dira, Europa plazarekiko bidegurutzerantz (behin-behineko zurtoina).    
  • Tolosa 111: geltoki hau dagoeneko bertan-behera dago eta Ibaetako biribilgunera eraman da, behin-behineko zurtoin batera.

Kalea apurka-apurka asfaltatzen jarraituko da, beraz, aldaketak aurrerago jakinaraziko dira.    
Informazio gehiago
   

Aldaketak Haurren Parkinsonaren aurkako kilometroak lasterketa dela-eta

   
Haurren Parkinsonaren aurkako Kilometroak Lasterketa dela eta, azaroaren 17an, igandean, 9:45etik 11:45era gutxi gorabehera aldaketak egingo dira Miramonen (17-Gros-Amara-Miramon eta 28-Amara-Ospitaleak lineak).  

Miramon geltokia kenduko da eta Mikeletegi-Miramonera eramango da.  

Informazio gehiago
   

2019/11/15-an argitaratua