Partaidetza Ekialdeko Barrutiko Plan Estrategikoa osatzeko

Bilerak eta inkesta Altza, Bidebieta-Mirakruz eta Intxaurrondon

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Ekialdeko Barrutiaren azterketa elkarlanean egiteko asmoz, hogei bat lagunek hartu zuten parte ekainaren 30ean, Altza, Bidebieta-Mirakruz eta Intxaurrondo auzoetako bizilagunei zuzendutako tailerrean. Estrategia Bulegoak antolatu zuen saioa, Paisaje Transversal aholkularitza enpresarekin elkarlanean, eta Herritarren Partaidetza Zerbitzuko eta Ekialdeko Barrutiko TEknikariek ere parte hartu zuen bertan.

Intxaurrondoko kultur etxean egindako saioaren helburuak hiru izan dira: herritarrak Barrutiaren Plan Estrategikoa egiteko prozesuaren inguruan informatzea eta sentsibilizatzea, haien ekarpenekin diagnostikoa kontrastatzea eta aberastea, eta proiektuaren esparru estrategikoa bideratzeko erronka nagusiak identifikatzea.

Horretarako, planaren proiektuari eta orain arte egindako lanari buruzko azalpenarekin hasi zuten saioa. Lehen diagnostiko bat garatzeko aurreikusitako ekintzen egutegia partekatu zuten bertaratuekin, eta herritarrek prozesuan parte hartzearen garrantzia azpimarratu zuten, bizitoki duten eta hain ondo ezagutzen duten inguruneari lotutako kezkak, beharrak eta ikuspuntuak ezagutarazteko.

Ondoren, orain arteko prozesuan identifikatutako atal nagusien inguruan lan egin ahal izateko, bi mahaitan banatu ziren parte-hartzaileak. Atal nagusiak:
  • Ingurumena eta klima-aldaketa
  • Hirigintza
  • Mugikortasuna
  • Baliabideen kudeaketa
  • Hiri-ekonomia
  • Etxebizitza
  • Aniztasuna, bizikidetza eta berdintasuna
  • Osasuna, ongizatea eta zaintza
  • Aisia, kultura, kirola, hezkuntza eta euskara
  • Digitalizazioa
  • Gobernantza




Parte-hartzaile askok bat egin zuten auzoek dituzten arazoak mahai gainean jartzerako unean, espazio bakoitzak bere idiosinkrasia eta berezitasunak dituen arren.

Herritarrek ohar laburretan adierazitako informazioa jaso eta horren inguruan luze eztabaidatu ondoren, aholkularitza-enpresak proiektuaren lan-taldeari helaraziko dizkion eta planaren diagnostikoan barneratuko dituen ideia nagusien laburpenarekin amaitu zen tailerra.

Gainera, saiora bertaratzeko aukerarik izan ez zutenek eta ekarpenak egin nahi zituzten bizilagunek online galdetegi bat betetzeko aukera izan zuten.

Plan Estrategikoa osatzeko prozesuari buruzko informazio guztia Ekialdeko Barruitiko webgunean dago eskuragarri

2022/07/20-an argitaratua