Altzan eta Amara Berrin bizi-kalitatea hobetuko duten bi proiektu esleitu ditu Udalak
Gobernu Batzordeak onartu du: Altzako anbulatorioan igogailu bat eraikitzea eta Olaeta eta Armeria plazak berrurbanizatzea
Donostiako Udalak astearte honetan onartu du
Altza eta Amara Berri auzoetako bizilagunen bizi-kalitatea hobetzeko proiektu garrantzitsuak esleitzea, eta, horri esker, urte hasieran hasiko dira gauzatzen.
Jon Insausti alkateak azpimarratu duenez, "
beste behin ere, hiriko gobernuak donostiarren beharretan jartzen du arreta. Gaur onartu dugun izapide honekin, Altza auzoko irisgarritasuna hobetuko duen igogailu bat eraikitzen hasiko gara, anbulatorioa bezalako eremu garrantzitsu batean pertsonen mugikortasuna erraztuz. Eta, gainera, Amara Berrin entzute prozesu berri bat jarriko dugu abian, bertako bizilagunek auzoko funtsezko eremu batean dituzten behar konkretuak zehaztu ahal izan ditzaten, behin betiko proiektu batean islatzeko".
Igogailua
EXCAVACIONES Y TRANSPORTES ORSA, SL enpresari esleitu zaio
Altzako anbulatorioko irisgarritasuna hobetzeko obren kontratua
- 6 hilabeteko egikaritze-epearekin
- 606.323 euroko aurrekontuarekin
Proiektu honek osasun-zentroaren irisgarritasun unibertsala bermatu nahi du, aparkalekua bertako sarbide nagusiarekin lotuz. Horretarako, hiru solairuko igogailua eta bi lotura-pasabide sortuko ditu, kanpoko aparkaleku publikoaren eremua eremuko bi interesgunerekin lotzeko: topoaren sarrerako ahoa eta Altzako anbulatorioaren sarrera.
Horrela, sistema ingurunean dauden oinezkoentzako fluxu/ibilbideetan integratuko da, eta ibilbide irisgarri berriak eskainiko ditu, ez soilik ekipamendu sanitarioarentzat, baita auzoko bizilagunentzat ere.
Berrurbanizazioa
LEKU STUDIO, SLP enpresari esleitu zaio
Olaeta eta Armeria plazen berrurbanizazioa burutzeko proiektua idazteko kontratua
- 9 hilabeteko epearekin
- 74.901 euroko aurrekontuarekin
Kontratu honek Olaeta eta Armeria plazen berrurbanizazioa gauzatzeko proiektuaren idazketa jasotzen du, bai eta idatzi aurretik herritarren partaidetzazko prozesuarekin zerikusia duten zeregin eta baldintzak ere. Jarduera hau, gainera, Aktibazio eta Hobekuntza Planaren (PAM! Amara Berri) auzoko parte-hartze prozesu zabal baten bidez diseinatu zen espazio publikotik.
Elkartasuna
Donostiarrei zuzendutako proiektuez gain, Udal Gobernuak beste arrazoi batzuekiko konpromisoari eusten dio, eta
75.000€ ematea onartu du hainbat erakunderi proiektu solidarioak gauzatzeko dirulaguntzetan. Honako akordio hauek onartu dira:
- ZAPOREAK SOLIDARIOS GARAPENERAKO elkarteari 15.000 euroko zuzeneko dirulaguntza ematea "2025eko Fruta eta Barazkiak" proiekturako, hau da, Kara Tepe II (Lesbos, Grezia) eremuan dauden 2.500 errefuxiaturi egunero elikadura egokia eta elikagarria ematea 2025eko abenduan.
- MUNDU BAKEAN elkarteari 10.500 € ematea "Fatick – Senegalen ahultasun handieneko egoeran dauden emakumeentzako elikagaietarako eta oinarrizko higieneko produktuetarako laguntza" proiekturako zuzeneko dirulaguntza gisa, 2025eko abendutik 2026ko abendura bitartean. Proiektuaren bidez, komunitatearen eta tokiko eta nazioarteko erakundeen ahaleginak areagotu eta koordinatu nahi dira, eskura dauden baliabideen kudeaketa eraginkorragoa izan dadin.
- SAHARAKO ILARGI GORRIARI 69.500 € ematea zuzeneko dirulaguntza gisa. Dirulaguntza horren bidez, proiektu hauek finantzatuko dira:
- Elikagaien larrialdia saharar errefuxiatuen kanpalekuetan. Oinarrizko saskirako laguntza (50.000 €)
- Saharar errefuxiatuen kanpamentuetako garraio-azpiegituretarako laguntza (19.500 €)
2025/12/23-an argitaratua