San Sebastian egunean banderaren igoera, jaitsiera eta haur Danborrada ikusteko balkoien zozketa

Izena ematea abenduaren 20tik urtarrilaren 1era

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Bandera igoera eta jaitsiera

25 plaza zozketatzen dira Konstituzio Plazako eraikineko lehen solairutik urtarrilaren 19ko bandera igoera ikusteko, eta beste 25 plaza urtarrilaren 20ko jaitsierarako. Pertsona bakoitza laguntzaile batekin joan daiteke; beraz, guztira 50 herritarrek ikus dezakete ekitaldi bakoitza balkoitik.

Izena ematean ezin izango da aukeratu jaitsiera edo igoera. Zozketatik ateratako lehenengo 25 zenbakiak igoerara joango direnak izango dira, eta gainerakoak jaitsierara.

Zozketarako baldintzak:
  • Donostian erroldatuta egotea
  • 18 urtetik gora dituztenak. Izena emateko epea amaitzen den egunean adinez nagusiak direnak

Epeak:
  • Zozketarako onartutako zerrenden publikazioa: urtarrilaren 5ean
  • Zozketaren eguna: 2024ko urtarrilaren 8an 18:00etan, Udalbatzan


Online izena ematea bandera igoera eta jaitsieraren zozketarako


Haur danborrada

18 donostiarrek eta adin mugarik gabeko laguntzaile batek (36 guztira) Haur Danborrada ikusi ahal izango dute urtarrilaren 20an Udaletxeko balkoietako batetik.

Zozketarako baldintzak:
  • Donostian erroldatuta egotea
  • 18 urtetik gora dituztenak. Izena emateko epea amaitzen den egunean adinez nagusiak direnak

Epeak:
  • Zozketarako onartutako zerrenden publikazioa: urtarrilaren 5ean
  • Zozketaren eguna: 2024ko urtarrilaren 8an 18:00etan, Udalbatzan


Online izena ematea haur Danborradaren zozketarako

2023/12/20-an argitaratua