15 Km Oinezko Lasterketa: Trafiko eta garraio neurriak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Oinezko Lasterketa Klasikoa bermatzeko eta babesteko, urriaren 18an trafiko neurri bereziak ezarriko dira, eta eragina izango dute hiriko alde zabal batean, 09:45etatik 11:30ak arte. Madrid Hiribidea 8etatik 10:30etara itxita izango da.

Erdialde ia osoa, Antiguoa, Ibaeta, Gros eta Amara auzoek jasango dituzte ondorioak, lasterketa bera auzo horietatik igarotzeaz gain, errail bat lasterkarientzat gordeta egongo delako. Besteak beste, eragina jasango dute Kontxa pasealekuak, Nafarroa, Zurriola, Zumalakarregi eta Tolosa hiribideek. Tolosa hiribidean murrizketak Igarako bidegurutzeraino iritsiko dira.

Aipatutako alde horietako herritarrek ibilgailua erabili behar izanez gero, udaltzainen eta lasterketa-antolatzaileen jarraibideak bete beharko dituzte lasterketak hartzen dituen aldeetatik irten ahal izateko.

Erdialdeko biztanleei gomendio egiten diegu saihesbidera jotzea Urbieta eta Antso Jakitunaren kaleetatik. Antiguoako eta Mirakontxako auzokideek errazago izango dute Pio Baroja eta Aiete pasealekuetatik jotzea.

Aholku orokor moduan, ez da gomendatzen banako ibilgailuak Erdialdetik, Grosetik eta Amaratik erabiltzea. Alderdi horietako sarbideak Udaltzaingoak zainduko ditu.

Boulebarra itxita izango da tráfiko guztientzako.

Dbus

2015eko urriaren 18an, igandean, egingo den 15 Km + 5,5Km-ko Oinezko Lasterketa dela-eta, Dbus autobus linea batzuetan aldaketak egongo dira 9:30etik 12:15era gutxi gorabehera. Horregatik, ondorengo autobus zerbitzuak dohainik izango dira:  
  • 9:30etik 11:00etara: 8, 9, 13, 14, 17, 29, 31, 33, 36, 37 eta 42 lineak.  
  • 9:30etik 12:00etara: 16, 19, 23 eta 32 lineak.


Lineetan aldaketak kontsultatu

2015/10/16-an argitaratua