Errepide bidezko garraio plana, azpiegituran obrengatik Irun eta Hernani artean
Distantzia Ertaineko zerbitzuetarako ibilbidea errepidez egingo da Donostia eta Andoain artean
Distantzia Luzeko trenetako bidaiariek ere autobusez egingo dute bidaiaren zati bat
Hernani eta Lezo/Errenteria arteko autobus zerbitzua Aldiriko trenentzat
Irun eta Andoain artean Adif eta ETS egiten ari diren obra batzuk direla medio, geltoki horietan arteko trenen zirkulazioa bertan behera geratuko da ekainaren 4an eta 5ean.
Trenen zirkulazioa bertan behera uztea arintzeko, Renfe tren guztietarako Errepide bidezko Garraio Plana ezarri du bi egun horietarako:
Aldiriko Trenak
Hernani – Donostia – Pasaia - Lezo/Errenteria artean, eta buelta: zerbitzu alternatiboa autobusetan.
Loiola, Martutene, Gros, Ategorrieta, Intxaurrondo eta Herrerako geltokietarako zerbitzu alternatiboa mikrobusekin egingo da.
Irungo eta Bentaseko bidaiarientzat: zerbitzu alternatiboa Euskotrenean, Pasaiaraino/Pasaiatik. Euskotrenek zerbitzurik ematen ez duen goizeko lehen orduetan eta arratsaldeko azken orduetan, ordezko zerbitzua autobusez egingo da.