Alde Zaharrean zuntz optikoko sare berria ezartzea

Datorren urriaren 31n hasiko dira obrak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Telekomunikazio Sarea lokalizatu, konektatu eta bideratzeko obrak URBYCOLAN S.L. enpresari esleitu ondoren, urriaren 31n hasiko dira, eta sei hilabeteko epean amaituko.

Obra horiei esker, Alde Zaharrean zuntz optikoaren bidezko telefonia- eta internet-sare berri bat ezarri ahal izango da, kobrezko sare zaharraren ordez. Horri esker, gero sarea etxebizitza edo higiezin bakoitzera zabalduko da, eta, ondorioz, auzoko bizilagunen eta negozioen konektibitatea hobetuko da.

Lanak egiteko 6 fase zehaztu dira, aldaketa batekin batera, kale-zatitan banatuta. Informazio planoa

Etxegintzako teknikariek jakinaren gainean edukiko dituzte eragindako bizilagunak, eta zuzenean eragiten dieten obren hasiera adieraziko diete, jarduketaren xehetasunekin batera.


2022/10/19-an argitaratua