Euskadiko bizitegi-bazterkeriari buruzko III. jardunaldirako izen-ematea ireki da.

Azaroaren 2an, Gazteizeko Europa Biltzar jauregian, izango dira.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Euskadiko Bizitegi-bazterketaren inguruko III. Jardunaldia burutuko da azaroak 2an, osteguna, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, eta aurreko bi jardunaldietan bezala, sustatzaile eta antolatzailea dira bai Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila bai hiru euskal hiriburuetako udaletxeak.

Hirugarren jardunaldi hauetako helburua hirukoitza da:
  • Ezagutzera eman nahi da joandako urriaren 26an 1.000 boluntarioen laguntzaz buruturiko bizitegi-bazterketa egoeran bizi diren biztanleen hirugarren zenbaketa.
  • Berariaz aztertu nahi da bizitegi-bazterketa larria pairatzen duten emakumeen errealitatea eta arretarako baliabide desberdinetatik eskaintzen zaien arreta.
  • Bizitegi-bazterketa Larriko Egoerak Prebenitu eta Gutxitzeko Euskal Estrategiaren aurkezpena egitea eta baita ere gure inguruko autonomia-erkidegoetan burutu diren tankerako estrategiei kontu hartzea.


Aurreko horietaz gain, jardunaldi honetan garrantzia berezia eskainiko zaio etxegabeko pertsonen eskuartze zuzenarako prestakuntza, gogoeta eta tresnen inguruko eztabaidari. Horretarako antolatu dira aldi bereko bost lantegi, eta bertako partaide izateko aukera izango dute 40 lagunek, etxegabeko biztanleen arloko eskuartzeen inguruan oso harreman estua duten bost gairen inguruan.

Lantegiko plazen kopurua mugatua denez, izena ematen den heineaneskuragarri izango dira bertako plaza horiek.        

2017/10/05-an argitaratua