12 urtetik beherakoek doan bidaiatuko dute Dbusen
Urtarrilaren amaieran/otsailaren hasieran, Mugi txartel pertsonalizatua duten 12 urtetik beherakoek
Urtarrilaren amaieran/otsailaren hasieran, Mugi txartel pertsonalizatua duten
12 urtetik beherakoek doan bidaiatuko dute Dbuseko linea guztietan.
Horrela, sei urte gehiagokoa da adin tartea, orain arte 6 urtera artekoa baitzen. 12 urte bete ondoren txartela ordaindu beharko dute.
Mugi pertsonalizatua
Doan ibili ahal izateko, 12 urtetik beherako haurrek
Mugi txartel pertsonalizatua izan beharko dute. Txartel pertsonalizatua dutenek ez dute doakotasuna aktibatzeko ezer egin beharko. Horretarako, balidatzeko makinen softwarea eguneratuko da, txartelak irakurtzean 12 urtetik beherakoei inolako zenbatekorik ez kargatzeko.
Horrez gain, Bat edo Barik txartel pertsonalizatuak dituzten 12 urtetik beherakoek ere doan bidaiatu ahal izango dute Dbusen.
Mugi, Bat edo Barik txartel pertsonalizatua ez duten 12 urtetik beherako haurrek ezingo dute doan bidaiatu. Txartela eskatzeko Mugi, Bat eta Barik herritarren arretarako bulegoetara joan beharko dute urtarrilaren 7tik aurrera.
Dbus tarifak 2025eko apiriletik aurrera
Gipuzkoako Lurralde Garraioaren Agintaritzak (GGLA), gaur egindako bileran, datorren apiriletik aurrera
garraio txartelen bidez (Mugi, Lurraldebus, Bat eta Barik) ordaintzekoaplikatuko diren tarifa berriak adostu ditu. Era berean,
Mugi, Bat eta Barik garraio txartelekin ordainketa egiten duten erabiltzaileei %50eko deskontuei eusteko konpromisoa berretsi du GGLAk.
Apiriletik aurrera, Dbusen tarifa sistema hau izango da:
Edozein zalantza argitzeko, jarri harremanetan DBUSekin 900 840 146 telefonora deituta edo webgunearen bidez
www.dbus.eus
2024/12/27-an argitaratua