Abenduak 31: trafiko mozketak eta garraio zerbitzuen aldaketak

13:00etatik 16:00etara, gutxi gorabehera

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Abenduaren 31n Donostiako kaleetan San Silvestre lasterketa egingo denez, trafiko mozketak eta garraio zerbitzuen aldaketak egingo dira ibilbidean zehar, 13:00etatik 16:00etara, gutxi gorabehera.

Irteera Easo kaletik emango zaio, Larramendi eta Moraza kaleek bat egiten duten tokian, 14:00etan. Erdialdetik Antiguarantz abiatuko da eta Parte Zaharra eta Grosetik igaro ondoren, Easo kalean amaituko da, 15:30ak aldera.

Trafikoan eragina

13:00etan Easo kalea moztuko da, zehazki, Larramendi eta Mendeurrenaren arteko zatia, irteera muntaketa egin ahal izateko.

13:50ean, gutxi gorabehera, Antigua eta lasterketa igarotzen den gainerako puntuak moztuko dira.

Horregatik, Zumalakarregitik datorren trafikoa Pio Barojarantz bideratuko da eta Satrusegi etorbideko sarrera itxiko da. Era berean, Groseko Lapurdi plazara iristen diren ibilgailuak Colón pasealekurantz desbideratuko dira.

Urbieta – Zubieta – San Martin kaleek osatzen duten perimetroaren barruan bizi diren pertsonek Urbieta kalearen eta San Martin kalearen elkargunetik sartu beharko dira.

Mozketen irekiera 16:00ak aldera izango da.

Ibilbidea

Lasterketaren ibilbidea honako da: Easo - San Martín - Kontxa - Antiguako tunela- Satrustegi / Zumalakarregi - Beatriz Infanta – Cristina Infanta - Don Juan Infantea - Eduardo Chillida - Ondarreta - Antiguako tunela (oinezkoentzat) - Kontxa - Alderdieder - Ijentea - Portua - Portaletas - Portua - Nagusia – Abuztuak 31 - Soraluze - Salamanca - Kursaal zubia - Jesús Mª Leizaola – Zurriola ps – Zurriola hiribidea – Erregina erregeorde - Boulevard - Hernani - Andia - Miramar – Askatasunaren hiribidea - Easo (Helmuga).

Garraio publikoa

Garraio zerbitzuen aldaketak egongo dira: Dbus, Lurraldebus

2023/12/29-an argitaratua