Zergadunei jakinarazten zaie, gorabehera tekniko baten ondorioz, okerreko ordainagiriak bidali direla, 2026ko TAO ordainagiriaren ordainketari dagozkionak.
Ordainagiria helbideratuta badago, ez da inolako jarduketarik egin behar. Emandako banku-kontuan kargatuko da zenbatekoa, borondatezko ordainketaren azken egunean.
Ordainagiria helbideratuta ez badago, laster beste ordainketa-gutun baliodun bat bidaliko da, eta hori erabiliko da ordainketa egiteko.
Mesedez, ez erabili akats baten ondorioz bidalitako ordainagiriak, ez baituzte utziko ordainketa egiten.
Gogoan izan borondatezko epean ordaintzeko azken eguna apirilaren 15a dela.
Sentitzen dugu gorabehera horrek eragozpenak sortu izana.