Datorren azaroaren 12an, igandean,
Behobia-San Sebastián lasterketa izango da. Lasterketa hau dela eta, gure hirian eragin nabarmena izango duten ezinbesteko trafiko neurriak hartu beharrean dago Udala. Udalak garraio publikoa erabiltzea gomendatzen du.
Eraginak
Boulevard Zumardira, Legazpi kaletik,
itxita egongo da goizeko 05:00etatik 17:00ak arte.
Peñaflorida kalea ibilgailu mota guztietarako
moztuta egongo da 05:00etatik 17:00ak arte. Lasterketa amaitu arte, ibilgailu partikularrak (bertakoak izan ezik) ezin izango dira Boulevardera sartu Askatasun hiribidetik.
Zurriola hiribidea, Lapurdi plazatik, itxita egongo da 8:30etik 9:00etara azken kilometroko arkua muntatu ahal izateko.
Eta 9:30etik desmuntaketa lanak amaitu arte,
15:15ean gutxi gorabehera.
9:30etik 15:00etara lasterketaren ibilbidea errazteko asmoz,
Mugikortasun Agenteek itxiko dituzte Erdialderako norabidea duten honako kaleak:
Jose Elosegi, Ategorrieta, Nafarroa, Zurriola eta Boulevarda. Hiriko irteerek ez dute aldaketarik jasango eta gainerako bideak irekiak egongo dira.
Ulia pasealekuko bizilagunek, 9:30etik 13:00etara, Mendiola bidetik Herri Ametsa Ikastolara iritsiko dira eta bertatik Bidebietara.
Gomendatzen da ekialdetik atera nahi duten hiritarrek edo Altzara joan nahi dutenek Intxaurrondotik, Otxoki pasealekua eta saihesbidea erabil dezatela.
Korrikalariak hurbiltzen diren mementotik, erabat eragotziko zaie ibilgailu mota guztiei zirkuituan sartzea edo hura zeharkatzea. Hiriaren erdialderako sarbideak, memento batzuetan, San Martin kaletik moztuta egongo dira eta, beste batzuetan, Askatasunaren hiribidetik.
Zirkulazio aldaketa horiek direla-eta, garraio publikoko lineetako geraleku eta ibilbide asko ere aldatu behar izango dira, batez ere hiriaren Ekialdekoak.
TAO
TAO 1-1 sektoreko aparkaleku baimena duten egoiliarrek baimena izango dute hiriko Aparkaleku Mugatuko Guneetako gainerako sektoreetan aparkatzeko, destinoko sektoreko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan. Baimen hau edukiko dute
azaroaren 10etik, ostiraletik, azaroaren 13ra arte, astelehenera arte. Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.
Garraio publikoa
Lasterketa ekialdetik etorriko denez, garraio publikoko autobus guztiak Zubiaurre pasealekutik hurbilduko dira Jai Alairaino, Galtzara Nagusira, eta Kolon pasealekura, eta Mirakruz Gainerantz, Mirakruz kaletik edo/eta Zubiaurre pasealekutik.
Lasterketa bukatzen den neurrian, 15:00etatik aurrera gutxi gorabehera, ibilbide eta geraleku guztiak bere ohiko lekura itzuliko dira, Boulevardeko geralekuak ezik, hauek 17:00ak aldera egingo dute.
- 04:00etatik 07:00etara taxien geltokia Boulevard, 3ra eramango da (13, Altza autobusaren geltokia) 07:00etatik Boulevardean ez da zerbitzurik izango.
Lurpeko aparkalekuak
Antolakuntzak emandako datuen arabera:
- Boulevard: erabiltzaileak Boulevard-Hernani bidetik prestatutako erreitik irten ahal izango dira egun osoan. Sarrera moztuta 9:45etik 14:30era.
- Kursaal: ibilgailuen irteera Nafarroa hiribiderantz izango da 10:30ak arte, lehentasuna korrikalariei. Erabiltzaileak ezingo dira barrutik irten 10:30etik 14:30era, gutxi gorabehera.
- Okendo: Argentinako Errepublikara sartzeko trafikoa 9:45ean moztuko da. Okendo kaleko irteera 10:30etik aurrera moztuko da eta ordu horretatik aurrera, irteera Argentinako Errepublikatik egingo da kontrako bidetik Espainia plazaraino.
- Kontxa: Andia kaleko sarbidea 5:30ean itxiko da. Askatasunaren hiribideko sarrera eta irteera irekita egongo dira egun osoan zehar.