Gehienez 30 pertsona baimenduko dira Polloe, Altza eta Igeldoko hilerrietako ehorzketetan. Errausketetan aretoaren barruan guztira 15 pertsona sartu ahal izango dira eta beste 15 kanpoan. Altzako beilatokian 10 pertsona guztira areto barruan eta kanpoan 20 gehiago.
Kasu guztietan segurtasun eta higiene neurriak betetzea ezinbestekoa izango da: nahitaez maskara erabiltzea eta segurtasun distantziak mantentzea. Gel hidroalkohokikoak eskura jarriko dira.
Polloe hilerriaren ordutegia: 08:00-20:00
Bulegoaren ordutegia: 09:00-14:00. Bakarrik pertsona bat barruan egotea baimenduko da. Nolanahi ere, edozein zalantza, tramite edo eskaera telefonoz (943 48 35 40) edo posta elektronikoz egin daitezke: polloe@donostia.eus
www.polloe.eus Polloeko webgunearen bitartez, hildako baten senide edo lagunei doluminak bidaltzeko aukera eskaintzen da, “Doluminak online” zerbitzu berriaren bidez.
Kultur ekipamendu guztiak irekita daude, honako hauek izan ezik:
Urgulleko hiru zentroak (Historiaren Etxea, Natur Txoko eta Udako Liburutegia) ez dira irekiko osasun neurriak behar bezala betetzen direla bermatzeko duten zailtasunagatik
Hondartzak eguzkia hartzeko edo bainatzeko erabil daitezke, betiere pertsonen arteko segurtasun-distantziak errespetatuz, gutxienez bi metrokoak.
Itsasgora baino bi ordu lehenago eta bi ordu geroago Kontxan ez sartzeko eskatzen da. Informazio gehiago