Trafiko mozketak eta garraio zerbitzu bereziak Aste Nagusia

Erdialdea itxita 21:00etatik 00:00etara eta Dbusek gaueko zerbitzuak indartuko ditu.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Aste Nagusia dela eta, trafikoko neurri bereziak hartuko dira, batez ere hiriaren Erdialdean eragina izango dutenak. Abuztuaren 12tik 19ra Boulevarda itxita egongo da ibilgailuentzat 18:30etik 01:30era, Dbus eta baimendutako ibilgailuentzat izan ezik. Hilaren 12an, larunbata, 17:00etatik aurrera itxiko da eta 16an, asteazkena, 15:00etatik aurrera, "Bizikleta festa" dela eta.

Su artifizialak direla eta, Erdialdea itxiko da 21:00etatik 00:00ak arte. Hori dela eta, herritarrei gomendatzen zaie ahal den neurrian saihestu dezatela hiriko erdigunera auto pribatuan joatea jai ekitaldiz betetako aste honetan. Horretarako, hiriko garraio publikoaren zerbitzua indartuko da zerbitzu bereziekin. Suek dirauen bitartean eta zezensuzkoa amaitu arte, Kontxako pasealekuko bidegorria moztuta egongo da.

Boulevard itxita


Abuztuaren 13an, 14an, 15ean, 17an, 18an eta 19an, 18:30etik 01:30era.

Larunbata 12
Larunbatean, abuztuak 12, Aste Nagusiaren hasiera egunean, 17:00etatik 01:30era itxiko da Boulevard.

Asteazkena 16
Asteazkenean, abuztuak 16, "Bizikleta festa" egunean 15:00etatik aurrera itxiko da, 01:30ak arte.

Pasealeku Berriko feriala


Pasealeku Berria itxita egongo da ibilgailuentzat abuztuaren 4tik 24ra barrakak direla eta.

Taxiak eta parkingak


Trafikoa itxita dagoen bitartean, ez da taxi zerbitzurik egongo Boulevardeko geltokian, Idiakez kaleko geltokiak 24 orduko zerbitzua izango du.

Boulevardeko aparkalekura sartzeko eta bertatik irteteko Bretxatik egin beharko da. Alderdi Ederreko aparkalekurako sarbidea 22:00etatik 01:30era egongo da mugatuta, eta ezinezkoa izango da 22:00etatik 00:00etara ateratzea abuztuaren 12tik 19ra (biak barne).

Sagues


Sagues itxita egongo da abuztuaren 11tik 19ra, egoiliarrentzat eta baimendutako ibilgailuentzat izan ezik.

Matia kalea


Abuztuaren 15ean Mikeleteen eta Txalupagilene plazaren artean itxita egongo da Matia kalea 08:30etik 15:00etara haurrentzako jaietako ekintzengatik eta 15:00etatik 21:00etara Mikeleteak eta Sukia artean.
Abuztuaren 17an Matia kale osoa itxiko dute erraldoi eta buruhandiengatik 17:30etik 21:30etara.
Antiguan ekitaldiak direla eta, abuztuaren 15ean, asteartean, 8:30etik 21:00etara, eta abuztuaren 17an, ostegunean, 17:30etik 20:30era gutxi gorabehera 5-Benta Berri linea ez da Matia kaletik joango. Matia, Benta Berri eta R.M. Azkue geltokiak Zumalakarregi 10era, Anbulatoriora eta Irakasle Eskolara eramango dira.

Garraio zerbitzu bereziak

  • Dbusek egunero indartuko ditu autobus zerbitzuak. Su artifizialetan geltokiak aldatu egingo dira eta bukatzean zerbitzu bereziak egongo dira auzoetara 0:50ak arte eta gaueko Gautxoriak 01:00etatik aurrera hasiko dira Boulevardetik. Halaber, astelehenean, abuztuak 14, Ama Birjinaren bezperan, Gautxori zerbitzuak egongo dira gau osoan zehar. Informazio guztia: www.dbus.eus

  • Renfek ere zerbitzu bereziak eskainiko ditu maiztasuna indartuz abuztuaren 12tik abuztuaren 20ko goizaldera arte. Informazio gehiago: Renfe



Illunbe-Erdialdea zerbitzua etenda


Illunbe okupatuta egongo denez, abuztuaren 12, 13, 14 eta 15ean ez da anezka zerbitzurik egongo Illunbe eta Erdialdearen artean.

TAO Aste Nagusi Pirata

Aparkatzeko ezaugarria duten portuko bizilagunek hiriko gainerako sektoreetan aparkatzeko baimena izango dute TAO baimenaren titularrei ezarritako baldintza beretan. Abuztuaren 9tik, asteazkena, 21era, astelehena, biak barne. Beraz, doan aparkatu ahal izango dute erreserbatu gabeko plaza arautuetan zein sekotreko bizilagunentzat erreserbatutako plazetan.

Halaber, ez dute doan aparkatzerik izango merkataritza guneetan (15 ermuko guneetan), araupeko ordutegian, kale hauetan:
1-1 sektorea: Salamanca pasealekua
1-2 sektorea: Arrasate, Bergara, Hondarribia, Urbieta eta Zaragoza plaza
2-1 sektorea: Galtzara Nagusia, Secundino Esnaola eta Euskal Herria plaza
2-3 sektorea: Ametzagaina, Egia, Iruresoro plaza, Karmengo Andre Maria eta Mandasko Dukearen pasealekua
4-1 sektorea: Matia, Ondarbide eta Sukia
4-4 sektorea: Benta Berri plaza, Jose Maria Sert plaza, Karmelo Etxegari, R. Maria de Azkue
4-7 sektorea: Balentegi, Errotaburu pasealekua, Orixe pasealekua eta Xabier Lizardi
5-1 sektorea: Amezketarraren kalea, Irun plaza, Isabel IIa, Javier Barkaiztegi, Katalaina Erausoko eta Podavines
5-3 sektorea: Aralar mendilerroa

TAO uda

Udako hainbat ekitaldi direla eta, 1-1, 1-2 eta 2-1 sektoreetako egoiliarrentzako aparkaleku baimena duten herritarrek aukera izango dute beraien ibilgailua hiriko gainerako sektoreetan libre aparkatzeko, uztailaren 19tik urriaren 2ra (biak barne). Hauek destinoko eremuko TAO-a dutenen baldintza berdinak izango dituzte.

Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.

2023/08/09-an argitaratua