Elga Pradoren bisita Udaletxean

Ayacuchoko Manuela Ramos Mugimenduaren sexu eta ugalketa eskubideen eta indarkeria matxista ezaren defentsaren arloko koordinatzailea

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Elga Pradoren bisita izan dute Donostiako Udaleko erakunde ordezkariek. Manuela Ramos mugimenduaren ordezkaria da Elga. Medicus Mundi erakundearen bidez dator, eta ikastaro batean parte hartzera: Egun, unibertsitatean egiten ari den Sexualitatea, generoa eta garapena ikastaroan.

Manuela Ramos mugimendua duela 45 urte sortutako Peruko erakunde feminista bat da, eta hiru lan ildo jorratzeko helburua du:
  • Autonomia fisikoa eta sexualitatea
  • Emakumeek politikan parte hartzea
  • Ekonomiako autonomia
Donostiako Udalak, Lankidetza Bulegoaren bitartez, honako proiektu hauek bultzatu ditu
  • 2022:Tokiko sareak sendotuz, Sexu Hezkuntza Integrala eragiteko eta defendatzeko, ahalduntzeko, sexu- eta ugalketa-eskubideak bermatzeko eta indarkeria matxistarik gabeko bizitza izateko Peruko funtsezko estrategia gisa
  • 2020: Sexu-heziketa integrala eta gizarte artikulazio eta eragina, funtsezkoak Peruko sexu eta ugalketa eskubideak hobetzeko
  • 2018: Ayacuchon, Liman eta Ukayalin (Peru) genero indarkeria prebenitzeko gaitasunak indartzen, Medicus Mundiren bidez.

Bisitaldian, bileran parte hartu duten ordezkari politikoei zuzenean azaldu die Elgak onartutako proiektuen nondik norakoak. Proiektuen bidez, hainbat ikastetxetako irakasleei prestakuntza eskaintzen ari zaizkie Limako, Ayacuchoko eta Ucayaliko eskualdeetan, genero indarkeria prebenitzeko, eta Peruko Hezkuntza Ministerioak berak laguntzen du.

Azalpena amaitu ondoren, hainbat errealitate partekatzeko aukera izan da, genero indarkeria prebenitzeari dagokionez hemen izaten diren errealitateak, eta, ondorioztatu dutenez, herrialdeen artean desberdintasun izugarria egon arren, badira arazo komun batzuk, eta denoi eragiten digute.

2023/03/22-an argitaratua