Donostiak bat egingo du Planetaren Ordua ekimenarekin

Itzalaldia 20:30etik 21:30era izango da eta donostiarrak etxeko argiak itzaltzera gonbidatzen dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Datorren larunbatean, martxoak 26, Donostiak berriro itzaliko ditu eraikin publiko nagusietako argiak, “Planetaren ordua” ekimenarekin bat egiteko. Mundu osoan egiten den ekimen horrek 15 urte beteko ditu aurten.

Ekologiako zinegotzi Marisol Garmendia sozialistak adierazi duenez, “argia itzaltzeko keinu hutsa baino zerbait gehiago da; batez ere, etorkizun jasangarri eta hobe baten alde egunero egiten den ahaleginaren sinboloa da. Badakigu ordubeteko itzalaldiarekin gutxi lortuko dela, baina nahikoa da geure buruari gogoraraztea edozein keinu txikik batzen eta laguntzen duela atmosferara egiten diren emisio kutsatzaileak murrizten, gure bizi-kalitatea hobetzen, ingurumenaren ikuspuntutik hobea den oraina eta etorkizuna lortzen.

Aurreko edizioetan bezala, udaletxeak, Konstituzio plazako liburutegiak, Urgull mendiak, Santa Klara uharteak, Victoria Eugeniak, Miramar jauregiak, Artzain Onaren katedralak, Santa Mariak, San Bizentek, San Telmo museoak, San Ignazio elizak eta Kursaalak onarmentuzko argiztapena itzaliko dute 20:30etik 21:30era, eta, horrela, herritarrei gonbit egingo diete ingurumenaren aldeko ekimen horretan parte hartzera.

2022/03/24-an argitaratua