Alerta laranja olatuak direla-eta

Itxierak asteazken eguerdira arte luzatuko dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Babes zibilak aditzera eman digu, alerta laranjan gaudela olatuak direla-eta. Ondorioz, goizeko 8tik paseo berria itxita dago oinezkoentzat zein ibilgailuentzat. Era berean, Leizaola pasealekua (Zurriolako espigoia) eta Haizearen Orrazia ere itxiko dira.    

Alerta laranja asteazkenean, hilak 12, 10: 00ak arte luzatuko da, beraz, itxierak asteazken eguerdira arte luzatuko dira gutxienez.

Herritarrei gogorarazten zaie isuna jarriko zaiela polizia-lerroa gainditzen duten pertsonei edo olatua dela-eta alerta dagoenean, segurtasun-ohartarazpenei kasu egiten ez dietenei.

2020/02/10-an argitaratua