Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak zazpi ikastaro antolatu ditu

Eskolako ikasle eta herritar ororentzako irekiak izango dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak bere ikasleentzat eta ezagutza eta trebetasun berriak ikasi nahi dituen herritarrentzat diseinatutako prestakuntza tailerren eskaintza berria iragarri du. Ikastaroak euskara hutsean emango dira, otsailean eta martxoan, eta gai praktikoak jorratuko dituzte, hala nola, partituren edizioa, instrumentuen mantentzea eta tresna teknologikoen erabilera.

Izen-emateak


Izena emateko, ikastaro bakoitzerako esteka espezifikoak daude, eta 15€-ko prezio orokorra dute. Gizarte intereseko prezioak daude, eta izena emateko inprimakian kontsulta daitezke.

Ikastaroen xehetasunak


Musescore
  • Irakaslea: Mikel Mate, konpositorea.
  • Data: Otsailak 8, 10:00-13:00.
  • Lekua: Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola, S16 aretoa.
  • Edukia: Partituren edizioa eta egokitzapena Musescore-rekin.
  • Gomendagarria da ordenagailu eramangarria ekartzea.
  • Izen ematea: hemen.

OpenShot
  • Irakaslea: Amaia Rascón, komunikazio teknikaria.
  • Data: Otsailak 15, 10:00-13:00.
  • Lekua: Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola, S16 aretoa.
  • Edukia: Oinarrizko bideo edizioa OpenShot-ekin.
  • Gomendagarria da ordenagailu eramangarria ekartzea.
  • Izen ematea: hemen.

Soinuztapena
  • Irakaslea: Unai Moraza, soinu teknikaria.
  • Data: Otsailak 22, 10:00-13:00.
  • Lekua: Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola, S16 aretoa.
  • Edukia: Oinarrizko soinu ekipoaren erabilera.
  • Izen ematea: hemen.

Audacity
  • Irakaslea: Unai Moraza, soinu teknikaria.
  • Data: Martxoak 1, 10:00-13:00.
  • Lekua: Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola, S16 aretoa.
  • Edukia: Oinarrizko audio edizioa Audacity-rekin.
  • Gomendagarria da ordenagailu eramangarria ekartzea.
  • Izen ematea: hemen.

Haize-egurrezko instrumentuen mantenua
  • Irakasleak: Igor Carballo eta Alejandro Sánchez Varela, luthieres.
  • Data: Martxoak 8, 10:00-12:00.
  • Lekua: Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola, S18 aretoa.
  • Edukia: Garbiketa, erabilera egokia eta mekanismoen oinarrizko doikuntzak.
  • Gomendagarria da instrumentua ekartzea.
  • Izen ematea: hemen.

Hari instrumentuen mantenua
  • Irakaslea: Oier Uruburu, luthier.
  • Data: Martxoak 8, 10:00-12:00.
  • Lekua: Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola, S17 aretoa.
  • Edukia: Garbitzea, doitzea, sokak ordeztea eta afinatzea.
  • Gomendagarria da instrumentua ekartzea.
  • Izen ematea: hemen.

Pedalen erabilera gitarran
  • Irakaslea: Imanol Solores, gitarra irakaslea.
  • Data: martxoak 22, 10:00-12:00.
  • Lekua: Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola, S16 aretoa.
  • Edukia: Efektu-pedal multzo ohikoenak ezagutu eta ulertzea.
  • Gomendagarria da instrumentua ekartzea.
  • Izen ematea: hemen.

Ikastaroei, prezioei eta xehetasunei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu ikastaroaren izen emate esteka.
Ez galdu zure trebetasunak hobetzeko aukera hau!

Erlazionatutako dokumentuak

2025/01/27-an argitaratua