BEHOBIA 2014

Trafiko eta garraioen neurriak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Datorren igandean, azaroak 9a, 50. Behobia-Donostia Lasterketa egingo da eta, hori dela-eta, goizeko 05:00etatik arratsaldeko 17:00 arte ezin izango da sartu Bulebarrera Legazpi kaletik. Peñaflorida kalea ibilgailu mota guztietarako moztuta egongo da. Ibilgailu partikularrak (bertakoak izan ezik) ezin izango dira Bulebarrera sartu Askatasun hiribidetik. 8:30etatik 15:00etara, hiribide hauek itxita egongo dira hiriaren erdialdera joaten direnentzat:Pasai San Pedro, Jose Elosegi, Ategorrieta, Nafarroa, Zurriola eta Bulebarra. Helburua: gauzak ahalik eta gehien erraztea lasterketa ondo atera dadin. Hiritik kanpora joateko norabidean, zirkulazioa ez da aldatuko, eta gainontzeko bide guztiak irekita egongo dira.

Horretaz aparte, laruntaba 8a 23:00etatik 00:30etara, Bulebarra itxita egongo da garraio publikoentzat izan ezik. Horregatik 9 eta 25 lineek azken irteerak Legazpi kaletik egingo dute, eta baita B1, B3, B7 eta B8, ere.  
 
Lasterkariak hurbiltzen diren momentutik, erabat eragotziko zaie ibilgailu mota guztiei zirkuituan sartzea edo hura zeharkatzea. Hiriaren erdialderako sarbideak, momentu batzuetan, San Martin kaletik moztuta egongo dira eta, beste batzuetan, Askatasunaren hiribidetik.

Zirkulazio aldaketa horiek direla-eta, garraio publikoko lineetako geraleku eta ibilbide asko ere aldatu behar izango dira, batez ere hiriaren Ekialdekoak.

Ekialdetik (Irunetik etorrita, eta A-8 autobidetik) etorri eta Erdialdera nahiz Amarara joan nahi duten ibilgailuei ingurubideko Antigua-Ondarreta irtenbidetik ateratzea eta, gero, Antigua-Amara bide berria hartzea gomendatzen zaie.  

+ Informazio Gehiago

2014/11/07-an argitaratua