Hondartza denboraldia lasaia izan da eta okupazio-maila ertain-altua izan da

Denboraldiaren amaieran, txakurrak hiriko hondartzetara sar daitezke, maiatzaren 31ra arte.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako hondartza-denboraldia amaitu da. Denboraldiaren lau hilabeteetan okupazio ertain-altua izan da; hala ere, udako hainbat unetan, eguraldi txarraren ondorioz, donostiarrak eta bisitariak ez dira hondartzara joatera animatu. Eguzkia eta tenperatura atsegina egin duen egunetan eta bero egunetan, hondartzetako okupazio-maila oso altua izan da, eta beraz, denboraldia amaituta, egiten dugun balantzea ona da.

Hondartzen ardura duen zinegotzi Carlos Garcíak nabarmendu duenez, "hondartzetan ez da ia gertaera aipagarririk izan, karabela portuges gutxiago iritsi dira gure hondartzetara, baina hala ere zenbait ziztada egon dira. Hondar-mugimendu batzuk erregistratu dira, eta horiek baldintzatu egin dute denboraldiaren garapena, batez ere Ondarretako hondartzako Tenisetik gertuen dagoen eremuan, non ontzi zahar baten zuaker zati bat ere aurkitu den".

  • Iaz baino hondakin gutxiago bildu dira hondartzetan: 291.720 kilo (2023ko 357.647 kiloen aldean). Hondakinen birziklatzeak, ordea, gora egin du
  • Sorosleek 1.318 asistentzia eman dituzte hondartza-denboraldian, eta Kontxako hondartzan erregistratu dira asistentzia gehien. Iaz 821 izan ziren.
  • Kontxako hondartzan, 48.044 pertsonek erabili dituzte aldagelak, aurreko denboraldian baino gehiago (43.236 erabiltzaile). Aitzitik, kontsignen erabilerak behera egin du: aurten 3.782 erabilera egin dira, 2023ko denboraldiko 5.627en aldean. Ondarretan 19.755 erabiltzaile izan dira (2023an 20.231) eta 1.847 pertsonek erabili dituzte kontsignak (2023an 2.471ek). Zurriolako hondartzan 6.359 izan dira kabinen erabiltzaileak (6.548 2023an) eta 946 kontsignenak (935 iaz).
  • Nabarmentzekoa da Kontxako 440 toldoen % 100 erabili direla aurten, baita Ondarretako 424 toldoak ere. Ondarretan 198 eguzkitakoak ere erabili dira. Karpekin ez da gauza bera gertatu, eskainitako 98 karpetatik 16 libre geratu baitziren. Zurriolan, 240 toldoetatik 171 erabili dira, eta, beraz, hala eskatutakoei alokairua egunka egiteko aukera eman zaie.

2025. denboraldiari begira, beharrezkoa izango da berriro ere lehiaketa publikoaren deialdia egitea, indarrean dagoen epea amaitu baita.

Erlazionatutako dokumentuak

2024/10/01-an argitaratua