Renting sistemaren bidez, Etxadi, Intxaurrondo eta Bentaberriko gimnasioak berrituko dira
Udal kiroldegietako gimnasioak berritzeko apustuarekin jarraituz, Donostia Kirolak lehiaketara atera ditu Benta Berri, Etxadi eta Intxaurrondo kiroldegietako gimnasioak.
Datozen 5 urteotan, 785.000€ bideratuko dira renting horretara.
Bentaberri kiroldegia
Bentaberri Udal Kiroldegiko gimnasioak 420 m2-ko azalera du. Bertan, pisu libreko, entrenamendu funtzionaleko eta eremu kardiobaskularreko lan-esparruak berrituko dira.
Intxaurrondo kiroldegia
Kiroldegi horretan ere, berrikuntza integrala izango da (268m2):
Iñaki Gabarain Kiroletako eta Bizitza Osasungarriko zinegotziak adierazi duenez, "gimnasioak dira azken urteotan gehien eskatzen ari diren kirol-instalazioak, eta, horregatik, berritzen jarraitzen ditugu, kirola egiten dutenentzat erakargarri izaten jarraitzeko. Beste behin ere, renting formula erabiliko dugu, oso emaitza ona izan baitu Altzako eta Paco Yoldiko gimnasioetan. Formula horrek gimnasioak erabat berritzeko aukera ematen du bost urtean behin, inbertsio berririk egin behar izan gabe. Makinak mantendu eta eguneratzeari dagokionez, hobekuntza bat da, eta matxurak gehienez 72 orduko epean konponduko direla bermatzen du”.
2024/02/07-an argitaratua