Abuztuak 13-20: Aste Nagusiko trafiko mozketak

Erdialdean trafikoa moztuta egongo da egunero 21:00etatik 00:00etara

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Abuztuaren 13tik 20ra ospatuko da aurten Aste Nagusia Donostian, ondorioz hirian, eta batez ere Erdialdean eragina izango duten trafiko neurriek hainbat trafiko mozketa eta garraio zerbitzuen aldaketak eragingo dituzte.

Boulevarda itxita egongo da abuztuaren 13tik 20ra bitartean 18:30etik 00:00etara . Dena den, hilaren 13an, etenaldia arratsaldeko 17:00etan hasiko da, abuztuaren 16an berriz, Bizikleta Festa dela-eta, 15:00etan hasiko da.

Dena den, 00:00etatik aurrera garraio publikoa eta egoiliarrak Boulevardetik ibili ahal izango dira.

Suak direla-eta, 21:00etatik 00:00etara trafikoa moztuta egongo da Erdialdean. Horregatik, ahal izanez gero, auto pribatua ez hartzeko gomendatzen da, horretarako gainera autobus eta tren zerbitzu bereziak jarriko dira.


Boulevard
Abuztuak 14, 15, 17, 18, 19 eta 20
Abuztuaren 14, 15, 17, 18, 19 eta 20an Boulevarda itxita egongo da 18:30etik 01:30era.

Larunbata, abuztuak 13
Abuztuaren 13an, Aste Nagusiaren hasiera egunean, Boulevarda itxita egongo da 17:00etatik 01:30era.

Asteartea, abuztuak 16
Abuztuaren 16an, ‘Bizikleta festa’ dela eta, Boulevarda itxita egongo da 15:00etatik 01:30era.

Sagues
Sagues itxita egongo da, 20:45etik a 02:30era, abuztuaren 13tik al 20ra, biak barne, bertako, baimendutako ibilgailu eta motoentzat izan ezik


Matia kalea
Matia kalea moztuta egongo da abuztuaren 17an, 17:30etik 21:30era Buruhandiak direla eta.


Segurtasuna

Ertzaintzak eta Udaltzaingoak presentzia indartuko dute Donostiako Aste Nagusia irauten duen bitartean jai gunetan zein jende pilaketak sortzen diren eremuetan. Neurri horiek hiriko segurtasuna bermatzeko diseinatutako dispositiboaren parte dira.

Udaltzaingoak bi furgoneta ditu uda osoan zehar Cervantes plazan (Kontxako pasealekuan) eta Zurriola pasealekuan. Eta gauetan horietako bat Boulevardean jartzen da hiritarrei gertuko zerbitzua emateko. Gainera, furgoneta hauek polizien arteko koordinazioa egiteko ere balio dute.

Bestalde, Donostiako Udalak ekainean abian jarritako eraso sexisten inguruko sentsibilizazio- eta prebentzio-kanpaina indartuko du. Honela, Informazio eta arreta puntu more finko bat jarriko da Aste Nagusian Boulevardeko prentsa-kioskoa zegoen tokian, San Jeronimo kale-buruan. Puntu hau irekita egongo da abuztuaren 13, 14, 15, 19 eta 20an, 05:00ak arte eta 16, 17 eta 18an, 04:00ak arte.

Garraio publikoa

Zerbitzu bereziak: Dbus, Renfe, Euskotren

Dbus: abuztuaren 13tik 20ra, Dbusek autobus zerbitzuak indartuko ditu egunero. Suak irauten duten bitartean berriz geltoki aldaketak egingo dira. Halaber, abuztuaren 14an, asteartea, Ama Birjina egunaren Bezpera, Gautxori zerbitzua gau osoan zehar emango da. (Oharra atxikitzen da)

Lurraldebus: Lurraldebuseko lineek aldaketak jasango dituzte.

Renfe: Renfe Aldiriak-ek gaueko 72 trenez osatutako dispositibo berezia antolatu du larunbat gauetik, hilak 13, abuztuaren 21eko goizaldera arte, igandea. Aldirietako gaueko trenak etenik gabe egongo dira martxan jaietako gau guztietan.

Honela, jaiak ospatzen diren 8 egunetako gauetan, egunero gaueko tren bereziak eskainiko dira Donostiatik Tolosa eta Irunera (23:40tik 05:20ra).

Taxiak: Udaletxearen ondoan dagoen Boulevardeko geltokian ez da zerbitzurik emango. Idiakez kaleko geltokia 24 orduko zerbitzua izango du Aste Nagusi osoan.


TAO

1-1, 1-2 eta 2-1 Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten herritarrek baimena izango dute beraien ibilgailuak hiriko gainerako sektoreetan aparkatzeko destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan, uztailaren 14tik irailaren 30era arte, biak barne.


TAO- Aste Nagusi Pirata: abuztuaren 13tik 20ra ospatuko den Aste Nagusi Pirata dela eta, Donostia Portua erakundeak emandako aparkatze txartelak (gorriak) duten portuko bizilagunek baimena izango dute beraien ibilgailuak hiriko gainerako sektoreetan aparkatzeko destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan, abuztuaren 10etik, asteazkenetik, abuztuaren 22ra arte,astelehenera arte, biak barne.


Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.

Erlazionatutako dokumentuak

2022/08/11-an argitaratua