Kursaalak zifra prepandemikoetan itxi du urtea

Kultur jardueran errekorra ezarriz eta kongresuen berreskurapen garrantzitsuarekin

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Kursaalek gaur goizean aurkeztu du prentsaurrekoan 2022ko jardueraren balantzea. Otsaila arte edukiera-murrizketak pairatu bazituen ere, urtean zehar jarduera bikain suspertu da. Joan den urtean 303 ekitaldi egin dira Kursaalen eta guztira 343.009 bertaratu izan dira. Guzti honekin 4,1 milioi euroko negozio-bolumena lortu du iaz, 2019an lortutako errekorrera asko hurbilduz, (3,7 puntuko aldea baino ez du izan), eta horri Miramar Jauregiaren fakturazioa gehituta, 4,8 milioi eurokoa izango litzateke bateratutako negozio-bolumena.

Era berean, 803.009 euroko diruzaintza operatiboaren superabit bateratua lortu da, - energiaren prezioaren igoeraren ondoriozko kostuak igo diren arren-, eta urtebetean pandemiaren aurreko bi urteetan metatutako defizitaren % 88 berreskuratu da.

Emaitza bikain horiek jardueraren funtsezko segmentuen portaera onean oinarritzen dira: alde batetik, kapitulu kulturalean, bai eskainitako kontzertu-kopuruagatik (158), bai fakturazioagatik, 2019an baino % 20 handiagoa izan baita. Beste alde batetik, ekitaldiei lotutako zerbitzuen (ikus-entzunezkoak, argiztapena, komunikazioak, langile teknikoak) komertzializazioaren hazkundea, % 1,7 igo baita 2019. urtearekin alderatuta, bi kasuetan errekor historikoa ezarriz. Ez dugu ahaztu behar kongresu-jarduera nabarmen berreskuratu dela; izan ere, 2022a, egindako kongresu kopuruari dagokionez, azken hamarkadako hirugarren urterik onena izan da, eta nazioarteko kongresuen presentzia garrantzitsua izan da.

  • 50,5 milioi euroko inpaktu ekonomikoa: Horrek guztiak, iazko Kursaal Kongresu Jauregiaren eta Miramar Jauregiaren jarduerak, 50,5 milioi euroko inpaktu ekonomikoa eragin du Gipuzkoan.
  • 158 kultur ikuskizun, errekorreko urtea: Kultura izan da aurten ere jauregiaren jardueraren zutabeetako bat. 2022an, guztira 158 kultur ikuskizun egin ziren, 254.020 ikuslerekin, eta horietatik 25 Kursaal Eszenaren proposamenak izan dira, Kursaaleko programazio propioa, guztira 24.617 ikuslerekin.
  • Nazioarteko biltzarraren presentzia garrantzitsua: Kongresu-jarduerak bultzada hartu zuen 2022an, jarduera bikoiztu egin zen aurreko ekitaldiarekin alderatuta, eta zifra prepandemikoak berreskuratu zituen. Ekitaldiek, gainera, oso profil nazioartekoa izan dute, egindako kongresuen % 46k izan baitzuten izaera hori.
  • Miramarrek autofinantzaketa lortu du: Miramar Jauregiak jarduera-maila bikaina izan du 2022an: 238 ekitaldi izan ditu, 17.466 parte-hartzaile guztira, eta Kursaal Zentroaren kudeaketapean bigarren ekitaldi osoan autofinantzaketa lortu du.
  • MUKA, Adurizen abentura gastronomiko berria Kursaalean: Kongresu Jauregirako 2022ko mugarri garrantzitsuenetako bat Andoni Luis Aduriz sukaldariaren jatetxe berriaren irekiera izan da, MUKA, garai bateko Ni Neu ordezkatu duena.

Erlazionatutako dokumentuak

2023/02/17-an argitaratua