Herrerako ikasleen emanaldia Korrikaren Altzako aurkezpen ekitaldian

Hilaren 24an, 18:00etan izango da emanaldia, Tomasene kultur etxean.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Aurreko ostiralean Egian egindako ekitaldiaren lekukoa harturik, Herrerako ikasleek Korrika Kulturalaren Altzako aurkezpen ekitaldian parte hartuko dute. Emanaldia ostegunean, hilak 24 izango da eta 18:00etan hasiko da, Tomasene kultur etxean. Herrerako ikasleekin batera izango da Herri Ametsa ikastolako dantza taldea, eta zuzeneko emanaldiaz gain, Uhinakdokumentala eskainiko dute.

Bere aldetik, Herrerako helduen zein gazteen triki taldeek parte hartuko dute aurkezpen ekitaldian, eta baita elektrotxaranga taldeak ere; besteak beste, Huntza taldearen hainbat abesti eta kantu herrikoiak eskainiko dituzte. Sarrera doakoa izango da lekuak bete arte.

Erlazionatutako dokumentuak

2022/03/22-an argitaratua