Urriak 25, larunbata, Amara Berriko Eguna

Olaeta plazako Amara Berri ikastetxeko patioan egingo da.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
'Amara Berriko Eguna' auzoko gizarte eragileen artean antolatutako ekimena da, Udaleko Herritarren Partaidetzarako Zerbitzuak bultzatutako 'Auzo Mahaiak' dinamikaren ondorioz sortua. Topaketa horren bidez, auzoko elkarteen arteko harremana sustatzeaz gain, haien lana herritarren aurrean ikusaraztea bilatzen da.

Urriaren 25ean ospatuko da eta aurten 20 elkarte eta entitatetik gora parte hartuko dute mahai informatiboak jarriz, eta emanaldiak ere era askotarikoak izango dira:musika, dantza, abesbatza...

Azken urteotan bezela, ekitaldia Armeria plazan egitea aurreikusten zen, baina eguraldiaren iragarpena zalantzazkoa izanik, Olaeta plazako Amara Berri ikastetxeko patioan egingo da.

Amara Berriko Egunaren helburuak dira, batetik, Auzoko zenbait elkarte eta entitatek auzotarrei euren ohiko jardunaren inguruko informazioa ematea, eta bestetik, elkarren arteko ezagutza eta lankidetza lantzeko aukerak sortzea. Aurten, bestalde, Amara Berriko Eguna zaintzaren gaian zentratuko da. Izan ere, Auzo Elkartearen bultzadaz, Auzoan zaintzaren kultura sustatzeko ahalegintzen ari dira, eta hori dela eta, parte hartzen duten elkarte guztiek zaintzaren inguruko testu bat izenpetu dute.



bosgarren edizio hau urriaren 25ko goizean ospatuko da, larunbatez, eta Armeria plazan adin guztietarako ekintzak antolatu dira, besteak beste, txistulariak, trikitilariak, dultzainak, musika, dantza... .

10:30etatik 14:30era, egitaraua honakoa izango da
  • AURKEZPENA
  • TXALAPARTA
  • BIURRUN MUSIKA ESKOLA
  • PABLO ZURUTUZA ABESLARIA
  • XIRULA MIRULA TALDEA / ARRAI ZOPA
  • BAMBU DANCE
  • MONGOLIAKO MUSICA ETA DANTZAK
  • GURE EGUNSENTIA ABESBATZA
  • TOR MAGOA
  • AMARA BERRIKO EUSKAL DANTZA TALDEA

Gesena perfomantzeaz gozatzeko aukera egongo da eta kalez kale ibiliko dira Udal Txistulari Banda eta Ikasbideko Dultzainero Taldea, Erraldoi eta Buruhandiekin.




Postuak jarriz eta euren lana jendarteratuz, honako elkarte eta entitate hauek parte hartuko dute: Auzo Elkartea, Easo Institutu Politeknikoa, Amara Berri Ikastetxeko Guraso Elkartea, Gobernu Zibila Kultur Etxe Plataforma, Ernest Lluch Kultur etxea, Plus 55 eta Amara Berriko Haurtxoko / Gaztelekua, AEK eta Urrats euskaltegiak eta elkarte hauek: Amara Berri Kirol Elkartea, Berritsu Euskara Batzordea, Garagune, Chocalos5porVenezuela, Ongi Etorri Eskolara, Ikasbide Kultur Elkartea, Gure Egunsentia Helduen Elkartea, Bidezbide, Ilunki Elkartea, Kolore Guztiak, Irauli-bosteko kirol kluba, ACIMON Mongoliarren elkartea, Aterpe...
Arcco merkatalguneak ere parte hartzen du ekimen honetan.





'Amara Berriko Eguna' auzoko gizarte eragileen artean antolatutako ekimena da eta Udaleko Herritarren Partaidetza Zerbitzuak bultzatutako 'Auzo Mahaiak' dinamikatik sortu da. Topaketa honen xedea da auzoko elkarteen arteko harremana sustatzea eta bizilagunen aurrean ikusaraztea.

Ekimena lehen aldiz 2021 urtean antolatu zen, Amara Berriko Auzo Mahaiaren bilera batetik abiatuta: bertan, elkarteen lana balioesteko eta, aldi berean, auzoa animatzeko topaketa bat antolatzeko aukera ikusi zen.

2025/10/24-an argitaratua