Dbizik %62 inguruko hazkundea izan du bidaietan

Bidaien %56,64 bizikleta elektrikoan egin dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa



2022ko datuen txostena


2022an, bidaien bilakaeran nabarmena izan da eskariek izan duten igoera, aurreko ekitaldiarekin alderatuta oso handia izan baita.

  • Zehazki, 2022an 787.963 bidaia erregistratu dira, eta pasa den urtean, berriz, 488.284 izan ziren, hau da, %62 inguruko hazkundea erregistratu da.
  • Horrek esan nahi du 96.010 km egin direla, hau da, batez beste 263 km egunean. Aurreko urtean 74.684 km egin ziren, batez beste 205 km egunean.
  • 2022an, joera berdina izan da abonu motari dagokionez, eta urteko iraupena duen banakako abonu arrunta nagusitu da.
  • Hilabeteko iraupena duten noizbehinkako abonuek, banakakoek zein taldekoek, presentzia handiagoa izan dute uztailetik irailera bitartean.

Erabilera datuen azterketa


Kopuruek adierazten dutenez, jendeak oraindik ere argi eta garbi nahiago du bizikleta elektrikoa, 2022an erregistratutako bidaien %56,64 bizikleta elektrikoan egin dira-eta.

  • Bizikletak gehien erabili ziren eguna irailaren 22a izan zen, 3.667 bidaia egin ziren-eta.
  • Era berean, garrantzitsua da azpimarratzea Dbiziko bizikletetan egindako bidaia bakoitzaren batez besteko iraupena 12 minutu eta 10 segundokoa izan dela, hau da, oraindik ere 15 minutu baino gutxiagokoa da, aurreko urtekoaren oso antzekoa.
  • Bidaien %97,3 izan dira 30 minutu baino gutxiagoko iraupenekoak.
  • Dbiziko erabiltzailearen profilari dagokionez, generoaren araberako banaketa egonkor mantendu da denboran. Izan ere, erabiltzaileen %52,5 gizonak izan dira eta %46,9 emakumeak. Abonatuen batez besteko adina, berriz, 42 izan da, eta pasa den urtean 41.
  • Azkenik, adin tarteen arabera, azpimarratzekoa da 16-17 urte bitarteko adin tartean bizikleten erabilera murriztu egin da. Aitzitik, 26 eta 35 urteko adin tartean bizikleten erabilera handitu egin da.

Informazio gehiagorako, begiratu www.dbizi.eus webgunean edo galdetu 943 060 888 telefonoan.

Erlazionatutako dokumentuak

2023/02/17-an argitaratua