Igande honetan, hilaren 2an,
Maratoi Erdia egingo da gure hirian. Honek Erdialde, Gros eta Antigua auzoko trafikoan eragina izango du, batez ere, 09:45etik, gutxi gorabehera, 12:30ak arte. Lasterketa 10:00etan hasiko da.
10:00etatik 12:00etara Dbuseko autobusetako bidaiak dohainik izango dira (lasterketagatik eraginak izango dituzten lineetan bakarrik)
Eraginak
Irteera eta helmuga Boulevardean izango dira eta, beraz, 6:30etik 14:00etara, zumardi hau itxita egongo da Legazpi kaletik Hernani kaleraino.
Kontxa pasealekua 09:45etik 12:30era itxiko da.
Lasterketako ia errepide guztiak konoz beteak egongo dira eta beraz, ibilgailuak eta korrikalariak aldi berean egon ahal izango dira
Ibilbidea (2 buelta)
Boulevard - Hernani (autobus-erreia) Andia - Miramar; Askatasunaren hiribidea (Urbieta eta Easoko tartea); Easo; Zubieta (autobus-erreia); Kontxa pasealekua; Antiguako tunela; Zumalakarregi (ezkerreko erreia); Tolosa (ezkerreko erreia); biraketa Ibaeta plazan ; Tolosa (ezkerreko erreia); Zumalakarregi (ezkerreko erreia) ; Antiguako tunela; Kontxa pasealekua; San Martin; Foruen pasealekua (eskuineko erreia); Espainia plaza; Argentinar Errepublika (eskuineko erreia); Zurriola zubia; Zurriola hiribidea (ezkerreko erreia); Nafarroa hiribidea; biraketa José Aranan; Nafarroa hiribidea; Zurriola hiribidea (autobus-erreia); Zurriolako zubia (autobus-erreia); Erregina Erregeordearen kalea (autobus-erreia); Boulevard.
Auzoetarako sarrerak eta irteerak
09:45ak aldera trafikoa itxi ondoren, hiriko auzoetarako
trafikoaren sarrera eta irteera nondik egin kontsulta dezakezu.
Autobusak
Autobusetako ibilbide eta geralekuetan hainbat aldaketa egingo dira:
Dbus,
Ekialdebus,
Lurraldebus
Erlazionatutako dokumentuak