Urriak 17: lasterketa batek eragina izango du trafikoan

Amara, Erdialdea, Gros eta Antigua, 9:30etik 12:30era

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Datorren igandean, urriaren 17an, lasterketa bat egingo da hirian, bi proba dituena: 5 Km-koa, 9:45ean hasiko dena, eta 15 Km-koa, 10:00etan, rollerrak, 10:10ean gurpil-aulkiak eta 10:15ean gainerako parte-hartzaileak.

Hori dela eta, zirkulazioa etengo da 9:30etik probaren amaierara arte 12:30era, gutxi gorabehera.

Lasterketa Madril Etorbidetik aterako da eta Amara, Erdialdea, Gros eta Antigua auzoak zeharkatu ondoren Anoeta miniestadioan amaituko da. Beraz, lasterketak irauten duen ordutegian auzo horietako trafikoari eragingo dio. Bide alternatiboak eskainiko dira egoiliarrak eta, batez ere, garraio publikoa pasa ahal izateko.

Dbus

Lasterketa hori dela eta, Dbuseko autobusek aldaketak izango dituzte beren ibilbideetan.

Erlazionatutako dokumentuak

2021/10/15-an argitaratua