Federico Garcia Lorcaren igogailua, Gladys del Stal pasabidearekin lotzen duena,
gutxienez hilabetez egongo da zerbitzuz kanpo, konponketa eta mantentze-lanengatik (otsailaren 16tik).
Udalak deitoratu egiten ditu etenaldi horrek erabiltzaileei sor diezazkiekeen eragozpenak, baina azaldu du programatuta zegoen lan bat dela, igogailu horrek premiazko interbentzioa behar duelako azken egunetan erregistratzen ari ziren arazoak saihesteko.
Ildo horretan, Mantentze Sailak jakinarazi du lanen helburua dela hobekuntza elektronikoak eta kontrolekoak instalatzea, trakzio talde elektrikoa eta trakzio kableak eta poleak berritzea. Horiei beste operazio batzuk gehitu behar zaizkie, seinaleztapenak aldatzeko, teleserbizio sistema, ebakuazio automatikoko sistema, karga sentsorea eta LED argiztapena.
Sailaren kalkulu teknikoen arabera, lan horiek
lau asteko geldialdia eskatzen dute. Lehenago amaitzen bada, abisua helaraziko da. Eragiketaren kostua 30.000 eurokoa da (BEZa barne).