Zabalduta Ondarretan eta Zurriolan hartu gabe geratzen diren eguzkitakoak eskatzeko epea

Kontxako hondartzako toldoak ezingo dira eskatu

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Datorren martxoaren 10etik aurrera zabalduko da hondartzetan hartu gabe geratzen diren eguzkitakoak eskatzeko epea. Toldoak, itzalkinak eta karpak izango dira aukeran Ondarretan eta toldoak Zurriolan.

Kontxako hondartzako toldoak ez dira eskatzeko aukeran jarriko, bai baitago hutsik geratu direnak zeini eskaini 2012 urtean izena eman zutenen artean.

Eguzkitakoak eskatzeko beharrezko izango da fidantza bat jartzea. Eguzkitakoak zozketa bidez esleituko dira.

Fidantza 50 eurokoa izango da, kasu guztietarako, eta Kutxabankeko ES80 2095 0611 0710 6018 8157 kontu zenbakian sartu beharko da, eskatzailearen izen-abizenak emanda. Fidantza hori itzuli egingo zaie zozketan eguzkitakorik egokitu ez zaienei.

Eskaerak horretarako propio egindako inprimaki baten bidez aurkeztuko dira, fidantza jarri dela egiaztatzeko agiriaren kopiarekin batera.
Non: Udal erregistroan (Udala, Morlans edo Altzan), edo  web Udal orrian
Epea: Apirilaren 16a izango da azken eguna.

(2013ko denboraldian eguzkitakoa izan zutenek ez dute, noski, berriro eskatu behar).

Zozketa publikoa maiatzaren 23an izango da eguerdiko 12:00etan Udal Batzorde aretoan eta emaitzak Donostiako Udalaren web orrian jarriko dira. Zozketa hondartzaz hondartza egingo da (Kontxa izan ezik) eta Ondarretaren kasuan berezitua egingo dira toldoena, itzalkinena eta karpena.

Zozketa baino bi egun lehenago eskatzaile bakoitzak zozketan izango duen zenbakia, eta eguzkitako libre bakoitzak izango duen zenbakia ere, udaleko web orrian argitaratuko da eta ere berean, hondartzetako bulegoan informazio hori emango da.

2014/03/10-an argitaratua