Abisua itsasaldeko arriskua/olatuen altueragatik

Abisu Horia prezipitazio iraunkorragatik 00etatik 12etara ordu lokala (azaroak 5).

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Asteartea, hilak 5:

 
- Abisu Horia itsasaldeko arriskua/olatuen altueragatik 00etatik 24etara ordu lokala. Olatuen altuera adierazgarria 4-4,5 m inguruan egongo da, azken orduetan 3-3,5 m ingurura jaitsiko da.  Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 4 m inguruko olatuak altxatuko ditu, eta azken orduetan 3 m ingurukoak, eta periodoa 12 segundokoa izango da.  

Mareak biziak izango dira: Itsasgora 5:14an 4,62 m eta 17:37an 4,50 m.  

- Abisu Horia prezipitazio iraunkorragatik Bizkaian eta Gipuzkoan 00etatik 12etara ordu lokala. Kantauri isurialdeko zenbait tokitan 24 orduan 60 l/m2 baino gehiago pilatzeko probabilitatea txikia da, hilaren 4ko 06etatik hilaren 5eko 12etara bitartean, bereziki ekialdean. Euri txiki-ertaina egingo du, ekialdean ugariagoa izango da eta sarriago egingo du.

2013/11/04-an argitaratua