Larunbat honetan ekitaldi ugari izango dira Anoetan eta Easo Kalean mozketa igandean

Joan-etorriak garaiz planifikatu eta garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Larunbata, hilak 14

 
Larunbat honetan, abenduaren 14an, Anoeta inguruan (Amaran) hainbat kultur eta kirol ekitaldi batera izango direnez, Donostiako Udalak eskatzen du herritarrek beren joan-etorriak garaiz planifikatu eta garraio publikoa erabil dezatela.  

Illunbeko lur azpiko aparkalekua irekita egongo da. Hala ere, inguruan dagoen aire zabaleko aparkalekua ezin izango da erabili. Ibilgailuak Poliklinikako bide zaharrean aparkatu ahal izango dira.

Ekitaldiak


  • 16:00h Futbola. Reale Arena estadioa: Real Sociedad – F.C. Barcelona  
  • 17:00h Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Donostia Arena. Illunbe  
  • 18.00h Saskibaloia. José Antonio Gasca Udal Kiroldegia: IDK Gipuzkoa – Valencia B.C.  
  • Egun osoan zehar. Espainiako patinaje artistikoko txapelketa. Txuri Urdin izotz jauregia.

Igandea, hilak 15

 
Easo kalea itxita egongo da oinezkoentzat, txirrindularientzat eta edozein motatako ibilgailuentzat abenduaren 15ean, igandean, goizean, inguru horretako hormaren egonkortze lanak direla eta.  

7:00etatik 14:30etara, Easo kaletik pasatzen diren ibilgailuak Lizarra kaletik desbideratuko dira Aldapetara arte, eta bertatik Easora itzuli ahalko dira berriro. Larramendi eta Urdaneta kaleen arteko oinezkoen pasabidea Urbietara desbideratuko da.

2019/12/13-an argitaratua