San Telmok 120 urte bete ditu

Hainbat ekintza antolatu dira ospakizunerako urrian zehar

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
1902ko urriaren 5ean, duela 120 urte, Museo Historiko, Artistiko eta Arkeologikoa inauguratu zen, gaur egun San Telmo Museoa dena. Efemeride hau ospatzeko, urrian zehar luzatuko diren hainbat ekintza antolatu dira, museoa gizarteari hurbiltzeko eta ahalik eta pertsona gehien museoaren parte izateko helburuarekin.

Ate irekiak

Urriaren 5a, asteazkena, duela 120 urte museoa inauguratu zen eguna, ate irekien eguna izango da, San Telmora hurbildu nahi duten pertsona guztiekin ospatzeko.

Doako bisita gidatuak

Urrian doako bisita gidatuak eskainiko dira museora, eta sarrera ere doakoa izango da bisitetan parte hartzen dutenentzako.
  • Astearteetan: 12:00 (eus) + 18:30 (cas)
  • Larunbatetan: 12:00 (cas) + 18:30 (eus)
  • Igandetan: 12:00 (eus) + 18:30 (cas)
  • Izen ematea museoaren webgunean

Familia tailerrak

Urriko larunbatetan, hilaren 1ean hasita, familientzako artista tailerrak egingo dira, Paperezko museo bat izenburuarekin. Horietan, Aran Santamariaren laguntzarekin, parte hartzaileek beren museoa sortu ahal izango dute pop-up teknikaren bidez. Hemen izena eman dezakezu.

Publizitate kanpaina

Urrian museoak kanpaina bat egingo du bi helburu nagusirekin: museoa gizarteari hurbiltzea eta ahalik eta pertsona gehien animatzea museoaren parte izatera. Kanpaina honetan pertsona oso ezagun batzuek eta anonimoagoek hartu dute parte, guztiak ere San Telmori lotutakoak beren burua identifikatzen duten erakusketa iraunkorreko obra edo pieza baten bidez.

2022/10/26-an argitaratua