2021eko Donostiako delinkuentzia-memoria aurkeztu da

2021ean egindako delituen ia % 78 ondarearen aurkakoak izan ziren, batez ere ebasketak, lapurretak eta iruzurrak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako delinkuentzia datuen indizeak % 5,9 egin du gora 2019arekin alderatuta. Aipatutako urtearekin konparaketa egitea errealagoa da 2020arekin egitea baino, COVID19 osasun-larrialdiaren ondorioz izandako murrizketak direla-eta. Udaltzaingoak eta Ertzaintzak jakindako arau-hauste penalak 12.705 izan ziren 2021ean eta 10.640 2020 atipikoan eta 12.000 aurreko urtean, 2019an.

1.000 biztanleko delituen tasa 2021ean 67,54koa izan zen, eta pandemia aurreko urtearekin, 2019arekin alderatuta, zertxobait igo da, urte horretako tasa 64,03koa izan baitzen.

Delitu-tipologia


  • Ondarearen aurkako delituak: 2021ean 9.884 erregistratu ziren, guztien % 77,7, eta beste guztien gainetik ebasketen salaketa-kopurua nabarmentzen da, 2021ean 4.390 erregistratu baitziren, 2019an baino 431 gutxiago. Jabetzaren aurkako delituen % 19 iruzurrak dira. Delitu-mota hori, Interneten egindako delituek bultzatuta, mantendu egin daPandemia aurreko urteari, 2019ari, dagokionez, Donostian 2021ean gora egin dute etxeetako lapurretek (% 7,7), merkataritza-establezimenduetakoek (% 15,6) eta indarkeria erabiliz egindako lapurretek (% 6,3). Aitzitik, behera egin dute ebasketek (% 8,9), enpresetako lapurretek (% 13,6) eta ibilgailuen lapurretek (% 30,4).
  • Pertsonen aurkako delituak: 2021ean dolozko giza hilketa bat erregistratu zen. Sexu-erasoek gora egin zutenaurreko urtearekin alderatuta, hain zuzen ere, 12 salaketatik 17ra, baina zifrak nabarmen daude 2019ko pandemia aurreko zifren azpitik (% 39,2 hain zuzen ere). Aldiz, Genero Indarkeriako / Etxeko Indarkeriako delituak egonkortu egin dira edo zertxobait jaitsi, familiaren esparruko ohiko tratu txarrak eta lesioak eragiten dituztenak. 2021ean 461 kasu erregistratu ziren, eta 2020an 485 eta 2019an 513.
  • Segutasun kolektiboaren aurkako delituak (droga-trafikoa): Era honetako delituei buruzko datuetan ikusten da 83tik 75era jaitsi direla, -% 9,6 hain zuzen ere, osasun publikoaren aurkako delituen, hau da, droga-trafikoaren delituen, eginbideak. Gipuzkoako hiriburuan alkoholaren edo drogen eraginpean gidatzen hautemandako kasuak % 35,7 igo dira 2020koekin alderatuta, baina % 2,8 jaitsi dira 2019koekin alderatuta.

4.312 pertsona atxilotuta edo ikertuta

Prebentzio jarraituak, ikerketa- eta inteligentzia-lan eraginkorrak lagunduta, 2021ean Donostian agintaritza judizialaren eskuetan jarritako eta auziperatutako pertsonen zifra igotzea ahalbidetu du. Atxilotuen eta ikertuen kopurua % 16,5 igo da Euskal Poliziaren (Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren) zifrak batuta: 2021ean 4.312 eta 2020an 3.599. 2019ean 3.517 pertsona auziperatu ziren.

Erlazionatutako dokumentuak

2022/03/25-an argitaratua