Uztailak 28 eta 29: trafiko mozketak

2023ko Donostiako Klasikoa

Inprimatu
Whatsapp ikonoa



Datorren uztailaren 29an, larunbatean, Donostiako Klasikoa izeneko txirrindularitza lehiaketa burutuko da gure hirian. Hau dela eta, nagusiki gure hiriaren erdialdean eragin nabarmena izango duten ezinbesteko trafiko neurriak hartu beharrean dago Udala. Irteera Boulevardetik egingo da 10:53an eta Boulevardera 17:10ean iritsiko da.

Mozketak

Uztailaren 28ko 09:00etatik uztailaren 29ko 20:00etara, Boulevarda itxita egongo da.

Mozketaren hasieratik (uztailaren 28ko 09:00etatik) eta probaren eguneko 7:30ak arte, Portuan eta Parte Zaharrean bizi diren ibilgailuek ibilbide hau egingo dute: Legazpi - Gipuzkoa plaza - Peñaflorida - Hernani (kontrako noranzkoa). Betiere une horretan egiten ari diren lanek ahalbidetzen badute.

09:30etik 11:30era, gutxi gorabehera, trafikoa itxiko da Colon pasealekutik eta Askatasunaren hiribidetik Boulevarderaino, baita probak igarotzen dituen bideak ere.

14:30etik 17:30era arte, gutxi gorabehera, zirkulazioa itxiko da proba igarotzen eta iristen diren bide guztietan. Honek eragina izango du Altza, Bidebieta, Gros, Erdialdea, Antigua eta Igeldo auzoetan.

Igeldo

Uztailaren 29an, larunbatean, Igeldora igo nahiz beheratzeko bideek trafiko mozketak jasango dituzte. Zehazki, trafikoa moztuta egongo da 10:30etik Igeldo, Cristobal Balenciaga eta Aita Orkolaga pasealekuetan erratz-autoa pasatzen den arte, 17:00ak inguru, bi norabideetan itxita egongo da. Dena den, bertan egongo diren Mugikortasun Agenteek pasatzen utziko diete, 10:30etik 14:30era, auzotarrei, kanpineko bezeroei, garraio publikoari eta inguruko hotel eta jatetxeetan lekua gordeta dutela egiaztatzen dutenei.

Uztailak 29, lasterketa eguna

Lasterketaren irteera dela eta, uztailaren 29an, 10:30etik 11:15era Boulevarda, Hernani kalea, Askatasun Hiribidea eta Zubieta (Antiguarako noranzkoan), guztiz itxita egongo dira.

Lasterketaren iritsierak hiriko sarreretan aldizkako hainbat mozketa eragingo ditu: Ategorrieta, Nafarroa eta Zurriola Hiribideak, Zurriola zubia, Erregina Erregeordea, Zubieta, Zumalakarregi (Añorgarantz), Tolosa hiribidea (Añorgarantz), Igara eta Igeldo igoera eta jaitsiera. Itxiera ordua: 14:30 inguru.

Mozketek eragin zuzena izango dute garraio publikoan eta baita gainerako trafiko osoan ere.

Iritsiera ibilbidea: Ategorrieta hiribidea, Nafarroa hiribidea, Zurriola hiribidea, Zurriola zubia eta Erregina Erregentea, Boulevard, Hernani, Askatasun hiribidea, Zubieta, Kontxa pasealekua, Zumalakarregi (Añorgarako norabidean), Tolosa etorbidea (Añorgarako norabidean), Igara eta Igeldorako igoera, udal-mugartetik Agianaga eta Usurbilerako irteera, udalerrirako sarrera Añorgatik, Tolosa etorbidea, Igara, Igeldorako igoera Murgil, Igeldo, Aita Orcolaga, Cristobal Balenciaga, Igeldo, Iruña, Zumalakarregi, Kontxa pasealekua, Zubieta, Easo, Askatasunaren hiribidea (kontrako norabidean), Argentinako Errepublika, Boulevard.

Ibilbide osoa, mapa, rutometroa

TAO

Udako hainbat ekitaldi direla eta, 1-1, 1-2 eta 2-1 sektoreetako egoiliarrentzako aparkaleku baimena duten herritarrek aukera izango dute beraien ibilgailuak hiriko gainerako sektoreetan libre aparkatzeko, urriaren 2ra arte. Hauek destinoko eremuko TAO-a dutenen baldintza berdinak izango dituzte. Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.

Garraio publikoa

Aldaketak garraio publikaren lineetan: Dbus, Lurraldebus
Boulevardeko taxi-geltokian ez da zerbitzurik emango.

Lurpeko Aparkaleku Publikoak

Lotura honetan azaltzen dira Donostiako Klasikoa-ko antolakuntzak emandako informazioa lurpeko aparkalekuek jasango dituzten aldaketak.

2023/07/27-an argitaratua