Donostiako Udalaren Txistulari Taldearen igandeko kontzertuak Santa Maria Basilikan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Neguaren euri, haize eta hotz gogorretik babesteko asmoz, Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak igandero-igandero eskaintzen dituen kontzertuak Koruko Andra Mariaren Basilikara lekualdatuko dira igandetik, urtarrilaren 26tik, aurrera. Kontzertuak 12:30ean hasiko dira elizako koru azpian.


Euskal kulturak bere hiru zuloko instrumentuari atera dion eta gaur egun ere ateratzen dion etekina erakusteko erakunderik egokiena da zalantzarik gabe Donostiako Udalaren Txistulari Taldea. Euskal kulturan, flauta mota hori, mendeetan zehar (egitura jakin bat, afinazio egokia eta tinbre berezia eman dizkion prozesu baten bidez), txistu izeneko tresna bilakatu da.


Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak euskal txistularien tradiziozko doinuekin osaturiko kontzertuak eskainiko ditu; dantza, kantu, biribilketa, obra… hiru zuloko euskal txirulak jo ditzakeen tankera guztietako musikak entzuteko para eskainiz. Kontzertuak, hilaren 26tik aurrera ospatuko dira Basilikan martxoa amaitu arte eta 12:30ean hasiko dira.

2025/01/24-an argitaratua