Ekialdeko Barrutiko Emakumeentzako Jabekuntza Eskola

Ekialde Barrutiko Berdintasun Lantaldeak ‘Udaberri Morea’ antolatu du

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Ekialdeko Barrutiko Berdintasun Lantaldeak hainbat jarduera antolatu ditu Udaberri Morearen inguruan. Ekialdeko Barrutiko Emakumeentzako Jabekuntza Eskolako jarduerak martxotik maiatzera egingo dira.

Iraganetik gerora jarduera martxoaren 18an egingo da 12:30ean Harria Parkean. Bertan, auzoko emakumeei aitortza ekitaldia egingo zaie eta dantza, bertsoak eta pikoteoa egongo dira. Showtime Kultur Elkarteak antolatu du, eta Maider Arregi eta Amaia Iturrioz bertsolariek hartuko dute parte.

Ni zainduz, ni ezagutu eta ni onartuz ikastaroa maiatzeko hainbat egunetan egingo da, 4, 11, 18 eta 25ean, 18:00etatik 20:00etara, hain zuzen ere. Nerea Redondok gidatuko du, eta Intxaurrondoko kultur etxean izango da.

Gainera, martxoaren 4 eta 11n Elektrizitatean Hastapenak ikastaroa egin dute Ostadarren, 9:30etik 13:30era, Carmen Melchorren eskutik.


Jarduera hauetan parte hartu nahi izanez gero, izen ematea honela egin beharko da:
• Helbide elektroniko honetara idatzita: jabekuntza.ekialde@gmail.com
• Zenbaki honetara deituz: 623 30 71 59

Erlazionatutako dokumentuak

2023/03/13-an argitaratua