Santo Tomas Eguna: Aldaketak TAOn, Renfen, DBUSen

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

TAO

   
Santo Tomas eguna   dela eta, 1-1, 1-2 eta 2-1 sektoreei dagozkien Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten bertakoek baimena izango dute Aparkaleku Mugatuko Guneetako gainontzeko sektoreetan aparkatzeko, destinoko sektoreko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan.    

Baimen hau edukiko dute  2016eko abenduaren 18tik,igandetik , abenduaren 22 arte, ostegunerarte.    

DBUS

   


ekialdebus


Lineen aldaketak: ow.ly/MBKq307hZtB  

RENFE

     
Hurrengo asteazkenean, abenduaren 21ean, Donostian ospatuko den Santo Tomaseko azoka dela eta, Renfek Aldiriko zerbitzuak osagarrizko 2.500 eserlekuekin indartuko ditu Irun Brinkola linean. Zerbitzu berezi hauek eskari gehieneko orduetan ezarriko dira, Donostiarako noranzkoan 10:00ak eta 12:00ak bitartean ibiltzen diren trenetan, hain zuzen ere.  

Goizeko lehenengo orduetan zehar, tren-zerbitzuak Donostiarako noranzkoan indartuko dira. Arratsaldean, Renferen ohiko zerbitzuek bidaiariak nukleoko geltoki ezberdinetara modu mailakatuagoan hurbilduko dituzte.  
Santo Tomás Eguneko egitaraua

2016/12/21-an argitaratua