Proiektuak garatzeko behar diren kulturarteko gaitasunen eskuliburua argitaratu da

Administrazio publikoko langileei orientabideak ematea da helburu nagusia, egunerokotasunean jarduteko

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostia, Bilbo, Castelló de la Plana eta Tenerife Uharteko Kabildoak arrakastaz bururatu dute Administrazio Publikoaren Proiektuak Garatzeari Aplikatutako Kulturarteko Gaitasunak proiektua, 2020ko deialdiaren barruan Europako Kontseiluaren Kulturarteko Cities programak finantzatuta. Bilboko Matiz elkarteak eta Tenerifeko La Lagunako Unibertsitateak osatu dute eragindako toki administrazioekin lan egin duen zientzialari taldea.

Lankidetzako zinegotzi Ane Oyarbide sozialistak adierazi duenez, “ekimen hau abian jarri dugu Kulturarteko Hirien Espainiako Sareak (RECI) 2020ko Urteko Esku Hartze Planean planteatutako beharrari erantzuteko. Donostia ere partaide da, eta planean azaltzen denaren arabera, egokia da hainbat hirik planteatzen dituzten beharrei erantzuteko tresna praktikoak prestatzen jardutea”.

Funtsezkoa da Administrazio publikoko langileen kulturarteko gaitasunak garatzea, hiri eta kulturarteko lurralde sendo eta kohesionatuak eratzen aurrera egiteko. Horrela jasotzen da, halaber, Donostiako Udaleko Kultur Aniztasunaren Bulegoa diseinatzen ari den Kulturarteko Hiria estrategian. Udal zerbitzuak hobetzen lagunduko dute Administrazio publikoaren zerbitzuan diharduten kulturarteko gaitasundun langileek, bai eta erabiltzaileen gogobetetasuna handituko eta konfiantza nahiz partaidetza handiagoa izaten lagunduko ere.

Prozesuaren emaitza gisa, gida bat eta tutoretza bideo bat argitaratu dituzte, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez (laster, valentzieraz ere egongo da). Era berean, 2021ean, lurralde bakoitzean ikastaro bat egingo dute eragindako administrazio publikoetan lan egiten duten langileentzat.

“Ekimen honek bat egiten du mundu zuzen, berdinkide, tolerante, ireki eta sozialki inklusibo baten aldeko helburuekin, zeinean jatorri etnikoa eta kultur aniztasuna errespetatuko dituzten, eta aukera berdintasuna egongo baita, pertsonen ahalmenak erabat gauzatzeko eta guztion oparotasuna lortzen laguntzeko”, adierazi du Oyarbidek.

Informazio zabalagoa:

rmazio zabalagoa:

http://www.ciudadesinterculturales.com/

● Eskuliburua, gaztelaniaz: http://www.ciudadesinterculturales.com/wp-content/uploads/2020/12/ANNEX-II-2020-12-18-Handbook-SPANISH.pdf
● Eskuliburua, euskaraz: http://www.ciudadesinterculturales.com/wp-content/uploads/2020/12/kulturarteko-gaitasunen-eskuliburua.pdf
● Eskuliburua, ingelesez: http://www.ciudadesinterculturales.com/wp-content/uploads/2020/12/Guide-to-intercultural-competencies-in-public-administrations.pdf

Bideo-infografia, Youtubeko Ciudades Interculturales atalean: https://www.youtube.com/channel/UCBPw_L-XQzyAfp3iIuioeMQ/featured

Intercultural Cities webgunea

www.coe.int/interculturalcities

2021/01/13-an argitaratua