Larrañategi bideko galtzada moztuko da

Obrak martxoaren 26tik 27ra egingo dira, lan-ordutegian

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Barkaiztegiko trenbide-pasagunea bertan behera uzteko ADIFeko obra dela eta, bihar, osteguna, martxoaren 25ean, Larrañategiko bideko galtzada moztuko da, 1 eta 4 zenbakien artean, semaforizazio zerbitzuetarako zanga hondeatzeko. Mozketek 3 egun iraungo dute.

Bihar hasiko diren aldaketak larunbatean, hilak 27, amaituko dira eta goizez egingo dira, 08:00etatik 13:00etara eta arratsaldez, 14:30etik 19:00etara.

Hautabideak


Oinezkoek Martuteneko geralekuaren ondoko zubitik sartu ahal izango dira, egun horietan irekita egongo baita.

Mary Ward ikastetxetik jaisten diren ibilgailuak Loiolaraino joan ahal izango dira (Loiolako kuarteletara doan hipika bidetik), baina Larrañategiko mozketa dela-eta ezin izango dira Martutenera sartu.

2021/03/24-an argitaratua