Doako aparkalekua Illunben eta Erdialdera joateko autobusa

Urtarrilaren 8ra arte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Eguberri hauetan, Udalak martxan jarriko du Illunbeko disuasio-aparkalekua. Bertan, kotxea utzi ahal izango da eta hiriaren Erdialdera joateko doako lotura-autobusen zerbitzua eskainiko da, azaroaren 29tik urtarrilaren 8ra bitartean. Bi zerbitzuak doakoak izango dira.

Lotura-autobusa

Illunbeko aparkalekua hirigunearekin lotuko du Errondo pasealekuaren hasieran (Menchu Gal parkearen alboan) dagoen geralekuan. 20 minutuko maiztasuna.

  • Illunbetik irteerak
10:30-13:50
15:30-20:10

  • Illunbera itzultzeko autobusa Mendeurrenaren plazatik aterako da
10:40-14:00
15:40-20:20


Geltokiak totem eta kokapeneko mapa batekin seinaleztatuta egongo dira errazago topatzeko, eta iritsiera eta irteera toki beretik egingo dira.


Informazio gehiago

2022/01/07-an argitaratua