Kontsulta publikoa: Udalbatzaren organo araudia aldatzeko proposamena

Ekarpen epe amaiera: 2024/03/19

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalbatzaren organo araudia aldatzeko arau-proposamena
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen gaineko 39/2015 Legearen 133. artikuluan aurreikusitakoa aintzakotzat hartu eta herritarrek arauak egiteko prozeduran parte-hartzea hobetzeko asmoz, KONTSULTA PUBLIKOA egin behar dugu ordenantza proiektua egin baino lehen.

Ekimenarekin zer arazo konpondu nahi diren

Udalaren batzorde iraunkorretan eta batzorde ez-iraunkorretan egindako lana oso garrantzitsua da erakundearen funtzionamendu demokratiko normalerako. Horietan partekatzen den informazioak eta dinamikek, izan ere, Udalbatzaren bilkuretan eta udal-gobernuaren zein oposizioko taldeen erabakietan gertatzen dena ulertzen laguntzen die parte-hartzaileei eta behatzaileei.

Gaur egun, ateak itxita egiten dira batzordeak, eta, noizbehinka, kazetariei sartzen uzten zaie, baina ezin dute bideoa edo soinua grabatzeko gailurik erabili. Hori anomalia bat dela esan daiteke; izan ere, hainbat erakundek modu gardenagoan funtzionatzen du, eta zuzenean transmititzen dio edukia publikoari, bideo eta audio bidez. Horrela da, adibidez, Gipuzkoako Batzar Nagusietan.

Hala, aurrera eraman nahi dugun arau aldaketa honen bidez, herritar guztiei sarbidea eta erakundeari gardentasuna eman nahi diogu.

Araudia onartzeko beharra eta egokitasuna

Teknologia berriak eskuratzeko eta ezartzeko erraztasunaren ondorioz, nahi duten herritar guztiek daukate Udalean jarduna jarraitzeko modua. Eta erakundeak, izan behar diren baliabideak badituenez, malgua eta gardena izan behar du, eta osoko bilkurak eta batzordeak bide batetik baino gehiagotatik jarraitzeko modua eman.

Arauaren helburuak

Osoko Bilkuraren Organo Araudia aldatzeko arau-proposamenaren helburu nagusia da Donostiako Udalean egiten diren batzordeak eta lanak irisgarriago eta gardenago izatea herritarrentzat eta hala nahi dutenentzat.

Araudi bidezko eta araudiz besteko zer beste irtenbide izan daitezkeen

Batzordeak publikoak izan ala ez Osoko Bilkuraren Organo Araudian jartzen da, eta, beraz, den irtenbide bakarra hura aldatzea da.

Epe amaiera: 2024/03/19

Egin zure ekarpena

2024/03/06-an argitaratua