San Martin kaleko zati bateko zorua konponduko da

Obren kostua 48.368,12 €-koa da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


San Martin kalearen norabidea aldatu zenez, kale horretako autobus-erreia lekuz aldatu zen. Hori dela eta, kale horretako azken zatia asko hondatu da, eta zorua hobetu behar izan da.

Lanak

  • eremua berriro asfaltatuko da
  • azpiko zorua hobetu behar da, autobusak pasatzean trafiko astuna jasateko behar diren erresistentzia- eta trinkotze-ezaugarriak izan ditzan

Eragina

  • autobus geltokiak aurreko etxadian kokatuko dira
  • bidegorria itxita egongo da obrak egin bitartean

Obrak 6 aste inguru iraungo du, eta obrak ostegunean, martxoaren 20ean hasiko dira.

Obren kostua 48.368,12€-koa da.

2025/03/19-an argitaratua