Hiriko erdigunetik igaroko den Errege Magoen desfilea dela eta, 17:30etik 19:30era, gutxi gorabehera, trafiko mozketak eta aldaketak izango dira ibilbidean zehar.
Kotxea etxean uztea eta garraio publikoa erabiltzea gomendatzen zaie herritarrei.
Ibilbidea eta trafiko mozketak
Desfilea 18:00etan hasiko da Ijentea kaletik eta hiriko erdiguneko kaleak zeharkatuko ditu. 19:30ak aldera normaltasuna berrezartzea aurreikusten da.
Urtarrilaren 5ean, ostiralean, 17:30etik 19:45era gutxi gorabehera, Erregeen desfilea dela eta, aldaketak egingo dira Dbuseko ibilbideetan eta geralekuetan.